(edukira joan)

Clavenet, Canen banku elektronikoa

Clavenet

Inolako kezkarik izan ez dezazun, Nafarroako Kutxak "gune segurua" ziurtatzen duen agiria lortu du, Verisign etxeak emana. Etxe hori munduko konpainiarik garrantzitsuenetakoa da interneteko segurtasun kontuetan.

Gure web orriaren bidez, zure kontuen bidezko eragiketarik egin nahi baduzu, www.clavenet.net helbidean konfiantza osoz mugituko zara, inor ere ez baita zure datuak deszifratzeko gauza izanen.

Clavenet-en egiten diren eragiketa guztiek zerbitzari segurua erabiltzen dute, SSL (Secure Socket Layer) protokoloa baliatuta. Horrek eragiketa guztien SEGURTASUNA eta KONFIDENTZIALTASUNA ziurtatzen ditu.

Clavenet erabiltzeko, zuk ez beste inork ezagutzen dituen kode batzuk behar dira. Kode horiek zure identitatea Nafarroako Kutxaren aurrean ziurtatzeko bitartekoa dira. Kode horien erabilerak baliozkotasuna emanen die zuk emaniko aginduei.

  • Erabiltzailearen identifikazioa
    Erabiltzailearen identifikazioa bakarra izanen da eta paregabea. Kutxak emanen dizu eta honela osaturik dago: kontratu zenbakia eta erabiltzaile izen laburtua (adibidea: 20114BGARCIAL).
  • Sarrera kodea
    Nafarroako Kutxak gutunazal pertsonalizatuan emanen dizu sarrera kodea, sinadura kodearekin batera, kontratua formalizatzen duzunean. Clavenet-en sartzeko, zure identifikazioa eta sarrera kodea eman beharko dituzu. Horrela, identifikaturik geldituko zara eta zure kontuen gaineko edozein kontsulta egin ahal izanen duzu.
  • Sinadura kodea
    Zenbait eragiketetako segurtasuna indartzeko, sinadura kodea ezarri da. Gure sistema informatikoak jaulki eta bidaltzen du modu automatikoan, eta gure langileek ez dute huraxe ezagutzeko aukerarik. Horrek parada emanen dizu denetariko diru eragiketak egiteko, bai eta fondoen mugimendua dakarren eragiketa oro ere. Inor sartzen saiatzen bada kode okerra erabilita, identitatea faltsutzeko saioa izan daiteke. Beraz, Kutxak bloketatuko ditu. Gogoratu: zure pribatutasuna bermatzeko, aldatu ahalik eta lasterren zure hasierako kodeak. Onena da sisteman sartzen zaren lehen aldian egitea. Zure ardurapean dago kode horiek gorde, aldatu eta inori ez jakinaraztea.


Segurtasun gomendioak
Zure eragiketen segurtasuna zure esku ere badago. Hona hemen kontuan hartu beharreko zenbait gomendio:

  • Nafarroako Kutxak ez dizu inoiz zure sarbide koderik telefonoz edo posta elektronikoz eskatuko. Horri buruzko jakinarazpenik jasoz gero, ez eman inolako daturik eta jar zaitez harremanetan zure bulegoarekin edo deitu Nafarroako Kutxako Lineara: 948 222 333 – 902 468 000
    Inork ere ez ditu zure kodeak jakin behar; ez jakinarazi inori, ez idatzi ageriko tokietan.
  • Hartu egoki jotzen dituzun neurriak, inork ere zure kodeak ikus ez ditzan, haiek tekleatzen dituzunean.
  • Zure ordenagailua beste erabiltzaile batzuek ere erabiltzen badute, onena da zure nabigatzailearen cachea hustutzea eta, aldi berean, pasahitzak automatikoki gordetzeko aukera ematen duten funtzioak desaktibatzea.
  • Eguneratu aldian behin zure nabigatzailea eta instalatu eskura dauden azken bertsioak.

Zein ezaugarrik bermatzen du gure zerbitzaria segurua izatea?

  • Autentikotasuna: baduzu zure datuak Nafarroako Kutxako zerbitzarira jakinarazten dituzunaren segurtasuna.
  • Konfidentzialtasuna: inork datuak harrapatzen baditu, ezin izanen ditu interpretatu, enkriptatuak daudelako.
  • Integritatea: datuak Kutxako zerbitzarira iristen dira inolako aldaketarik gabe.
  • Zerbitzari seguruak SSL (Secure Socket Layer) protokoloa erabiltzen du eta datuak enkriptatzen ditu RSA deritzon zifratze sistemaren bidez. Kode publiko batean eta kode pribatu batean oinarritutako sistema da. Internet bidez doazen datuak soilik zure nabigatzaileak deszifratuko ditu, bai eta zerbitzari seguruak ere.
  • Leku seguruan zaudela jakinen duzu URL honela hasten delako: ‘https:’ eta nabigatzailearen beheko eskuin izkinean giltzarrapo itxia edo giltza bat agertzen delako.

Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.