(edukira joan)

Ohiko galderak

  • Nire sakelakoa bateragarria al da “Can mugikorrarekin”?
    Can Mugikorrera konektatu ahal izateko, zure sakelakoak WAP 2.0 edo goragoko bertsioa izan behar du, IHTML ed XHTML nabigatzailea eta GPRS konexioa. Egiazta ezazu hemendik bertatik zure sakelakoa bateragarria ote den zerbitzu honekin.
  • Nola konfiguratu behar dut sartu ahal izateko?
    WAP teknologia eta Interneterako sarbidea duen sakelakoa baduzu, Can mugikorrean sartu ahal zara. Ez duzu aparteko konfiguraziorik behar.
  • Nola sartu ahal naiz “Can mugikorrean”?
    Bi aukera eskaintzen dizkizugu zerbitzuan sartzeko:
  1. Idatz ezazu zuzenean sakelako telefonoan www.can.es/movil 
    Horretarako, sar zaitez Interneten zure telefonoaren aukeren bidez (sarrera desberdina izanen da, operadorearen eta mugikorraren ezaugarrien arabera) eta sar ezazu zuzenean helbide hau www.can.es/movil
  2. Bidal ezazu SMS bat 7213* zenbakira  
    Idatz ezazu mezu labur bat CAN hitzarekin eta bidal ezazu 7213* zenbakira. Automatikoki mezu bat jasoko duzu sakelakoan CAN mugikorraren orrian zuzenean sartu ahal izateko.
     * Mezuaren kostua: 0,15 €, gehi BEZ.

    Enpresa bateko terminal batetik sartzen bazara, ziur asko, 07213 zenbakira igorri beharko duzu mezua.      

    Behin zerbitzuan sartu zarenean, helbidea Gogokoetan gordetzeko gomendioa emango dizugu, hurrengo aldiz konektatzen zarenean zuzenean sartu ahal izateko.
  • Atzerritik sar naiteke?
    Atzerrian egonik ere zerbitzu honetan sartu ahal izango zara, betiere, zauden herrialdeak roaming akordioak hitzarturik baditu zure telefono operadorearekin. 
  • Zein eragiketa egiten ahal ditut?   
    Can mugikorrean sartzen bazara, honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:

    • Korporazio informazioa
    • Clavenet*
      • Kontuak
      • Txartelak
      • Baloreak
      • Fondoak
      • Pentsioak
      • Merkatuak
      • Dibisak
    • SMS bankua
    • Mercatuak
      • Azken albisteak
      • Kotizazioak
    • Bezeroaren arreta

    * Gogoan izan Clavenet-en sartu ahal izateko banku elektronikoko bezero izan behar duzula. Izan ere, identifikatzeko, erabiltzaile izena eta sarrera kodea sartu behar dituzu, Internet bidez www.clavenet.net helbidean sartzen zarenean egiten duzun moduan.

    Beste batzuetan, gainera, sakelakoa kargatzeko, transferentziak egiteko, eta baloreak saltzeko eta erosteko, sinadura elektronikoa sartu beharko duzu..

    Oraindik ez bazara Clavenet-eko bezero, hemen eman ahal duzu izena, dohainik.

  • Sartzeko pasahitzak aldatu ahal ditut?
    Pasahitzak aldatu ahal izateko (sarrera kodea eta sinadura kodea), www.clavenet.net helbidera jo behar duzu, eta hor Erabilgarritasunak / Kodeak aldatzea aukera hautatu behar duzu. Gainerakoan, Bezeroaren Arretarako 948 222 333 edo 902 468 000 zenbakira deitu ahal duzu.
  • Zer gertatzen da sakelakoaren zenbakia edo sakelakoa bera aldatzen badut?
    Sakelakoa edo horren zenbakia aldatzen baduzu, ez duzu ezer berezirik egin behar. Zerbitzua inolako arazorik gabe erabiltzen jarraitu ahal duzu.
  • Segurua al da?       
    Nafarroako Kutxaren zerbitzua da Can mugikorra, eta, honenbestez, segurtasun osoa duzu bankuko eragiketak egin ahal izateko.

    Nafarroako Kutxaren eta zure sakelakoaren artean igortzen diren datu guztiak enkriptaturik doaz, SSL sistemen bidez 128 biteko zifratuarekin gailutik bertatik.   
        
    Eragiketak egin ahal izateko, ezinbestekoa da Clavenet-en erabiltzen dituzun sarrera eta sinadura kodeak erabiltzea, hain zuzen ere, zuk bakarrik dakizkizun kodeak erabiltzea. Kode horiek zure nortasuna Nafarroako Kutxari egiaztatzeko modua dira, eta horiek erabiltzeak ematen dituzun aginduak gauzatzeko balio izango du.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.