Bi aukera dituzu CAN mugikorra zerbitzuan sartu ahal izateko:
- Idatz ezazu zuzenean sakelako telefonoan www.con.es/movil helbidea
Horretarako, sar zaitez Interneten zure telefonoaren aukeren bidez (sarrera desberdina izanen da, operadorearen eta mugikorraren ezaugarrien arabera) eta sar ezazu zuzenean helbide hau: www.can.es/movil
- Bidal ezazu SMS bat 215101* zenbakira
Idatz ezazu mezu labur bat CAN hitzarekin eta bidal ezazu 215101* zenbakira. Automatikoki mezu bat jasoko duzu sakelakoan CAN mugikorraren orrian zuzenean sartu ahal izateko.
* Mezuaren kostua:0,15 €, gehi BEZ.
Enpresa bateko terminal batetik sartzen bazara, ziur asko, 0215101 zenbakira igorri beharko duzu mezua.
Behin zerbitzuan sartu zarenean, helbidea Gogokoetan gordetzeko gomendioa emango dizugu, hurrengo aldiz konektatzen zarenean zuzenean sartu ahal izateko.
Sakelako telefono bateragarriak
Honako telefono hauek besterik ez dira bateragarriak zerbitzu honekin: WAP 2.0 edo goragoko bertsioa, IHTML edo XHTML nabigatzailea eta GPRS konexioa dutenak.
Zure sakelako telefonoa zerbitzu honekin bateragarria den edo ez egiazta ezazu hemendik bertatik, honako pauso hauek emanez: aukeratu sakelakoaren fabrikatzailea eta modeloa, eta Ezaugarriak atalaren barnean kontsulta ezazu Internet mugikorra. Hor, zure sakelakoa wap den edo ez eta bertsioa zein den ikusiko duzu, eta Beste ezaugarri batzuk atalean modelo horretarako zein nabigatzaile dauden erabilgarri jarriko du.
Inolako zalantzarik izanez gero, Bezeroaren Arretarako telefono zenbakira (948 222 333 - 902 468 000 ) deitu edo bidali mezu elektroniko bat zalantza adierazteko helbide honetara.
Atzerritik
Gainera, atzerrian egonik ere zerbitzu honetan sartu ahal izango zara, betiere, zauden herrialdeak roaming akordioak hitzarturik baditu zure telefono operadorearekin.