SMS Bankua zerbitzuak zure kontuen edo txartelen saldoak eta mugimenduak kontsultatzeko aukera ematen dizu, zure sakelako telefonotik egindako mezu laburren bidez.
Erabili ahal izateko, zerbitzua konfiguratu behar duzu www.clavenet.net, helbidean. Hor, Mugikorrak kanalean, SMS bankua/Kontu nagusia aukeran sartu behar duzu eta hor adierazi behar duzu zein kontu edo txartel nagusiren gaineko informazioa jaso nahi duzun.
Horrez gain, Ageriko kontuak aukeran, beste kontu edo txartel batzuen gaineko daturik jaso nahi duzun zehaztu ahal duzu.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, Clavenet kontratua izan behar duzu, hain zuzen ere, gure banku elektronikoaren kontratua.
Clavenet-eko bezero bazara, sar zaitez hemendik zerbitzu horretara.
Nafarroako Kutxako bezero izanik oraindik ez baduzu Clavenet kontraturik, ohiko bulegora joan zaitezke eta zure kudeatzaile pertsonalarekin egin ahal duzu, edo, nahi izanez gero, orain bertan egin ahal duzu sareko izen-ematearen bidez.