(edukira joan)

Fitxategiak online sortzea (Enpresak web sarean)

Aplikazio horrek fitxategiak senez eta erraz-erraz sortu eta bidaltzeko aukera emango dizu

Dagoeneko, ez da beharrezkoa instalatzea inongo aplikaziorik zure ordenagailuan. Clavenet enpresa kontratua baduzu, Internetera sarbidea duen edozein ordenagailutatik zure fitxategi sortak sortzeko eta bidaltzeko aukera izango duzu Clavenet zerbitzuan erabilgarri dauden aukeretatik, Fitxategiak / Enpresak web sarean aukeraren bidez.

Egun erabilgarri dauden programek aukera emango dizute hainbat fitxategi sortzeko: ordainagiriak (19. koadernoa), nazioko zein nazioarteko transferentziak (34. koadernoak) eta kreditu aurrerakinak (58. koadernoa).

Sistemak funtzionaltasun berriak ditu: ordainagirietan kontzeptuak sartu, sorten eta lotutako datu guztien bilatzaile ahaltsuak, itzulitakoen fitxategiak tratatzea, aldaketa masiboak egiteko aukera agindu-emailearen ordainagiri guztietan... Hori guztia, modu seguruan eta erabilerrazean.

  • Aplikazioa Nafarroako Kutxako zerbitzarietan dago. Horregatik, ez duzu zure ordenagailuan inongo programarik jarri behar, eta aukera izanen duzu zure sortak sortu eta internet bidez igortzeko. Beraz, zure lanpostuarekiko autonomia eta independentzia handiagoa izanen duzu.
  • Aplikazioaren eguneratzeak automatikoki egiten dira Nafarroako Kutxaren orrietan. Beraz, programen azken bertsioak izanen dituzu beti.
  • Aplikazioak segurtasun handiagoa eskaintzen dizu horrela, ez baituzu zure ordenagailuan inolako daturik gorde behar. Horrela, ordenagailuarekin arazoak izatea saihestuko duzu.
  • Bertsio honek funtzionaltasun gehiago eta hobeak ditu, esaterako bilatzaileak eroso eta azkar agindu-emaileak, sortak, bezeroak, taldeak eta abar bilatzen ditu eta, halaber, horiei buruzko txosten aurredefinituak sortzeko aukera badago.
  • Gainera, jarraibideak kontsultatu ahal izango dituzu, dauden aukera guztiak ezagutzeko.

Erabilerraza, azkarra eta segurtasun osokoa.

Sartu hemendik zerbitzura


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.