Itzultzeko epe berriak 19., 32. eta 58. koadernoetarako
2009ko azaroan Ordaintzeko Zerbitzuei buruzko 16/2009 Legea onetsi zen. Lege horrek ordainagiriak itzultzeko epea arautzen du; hona hemen informazioa:
- Epe orokorra: gehienez 5 lanegun aurkezpenaren oinarrizko epemugatik, itzultzekoedozein arrazoi onartuta.
- 8 aste arte: baimendu zen kasuetan, baina ordaindu beharreko zenbateko zehatzazehaztu gabe eta, gainera, aurreko ordainketei erreparatuz gero, ordainagiriarenzenbatekoa arrazoizko moduan espero zitekeena gainditzen badu.
- Epemuga 13 hilabete arte zabaltzen da helbideratzea ez badago baimenduta.
Alderdi horiek bankuen arteko konpentsaziora egokitzeak berekin dakarkio ordainagirien jaukitzaileari ordainagiria ordaindu behar duen zordunaren baimen sinatua izateko beharra beti, eta baimen horiek gorde behar ditu.
Merkataritza transakzioen fakturak kobratzean alde handiak egon badaitezke ordainagiri batzuen eta beste batzuen zenbatekoetan, oso komenigarria da indibiduala izatea baimena, ezinbestez adierazita zordunketaren kontua eta zorduntzeko zenbatekoa.
Azkenik, adierazi nahi dugu esandako guztia edozein ordainagiriri aplika dakiokeela, bai fitxategian jaulkita daudenei (19., 32. eta 58. koadernoak), bai dokumentu fisikoan jaulkita daudenei (papera).
Kontuan kargu egiteko baimenaren eredua 
(aurreikusten da dokumentu hori ordaindu behar dutenek sinatu behar dutela, eta ordainagirien jaulkitzaileak gorde behar duela)
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: