(edukira joan)

Rentinga

Kontzeptua:

Ondasunak errentan hartzeko kontratua da – ibilgailuak eta industriarako ekipamendua-. Kontratuaren arabera, errentariak konpromisoa hartzen du renting konpainiari hilean behin kuota finko bat ordaintzeko -eragiketak dirauen bitartean-, betiere konpainia horrek emanen dizkion zerbitzu batzuen truke, esaterako: ondasunaren erabilera eta gozamena erraztea, ondasuna mantentzea eta arrisku orotarako aseguratzea.

Bezero izan daitezkeenak:

Pertsona fisiko eta juridiko oro.

Epea:

Kontratuak urte batetik bostera arteko iraupena izan dezake, ondasun motaren eta bere zenbatekoaren arabera. Gehienetan 2tik 4ra bitarteko iraupena izaten dute, eta salbuespenez urtebeteko edo bost urteko iraupena.

Kontratatu daitezkeen ondasunak:

Autoak eta merkataritza ibilgailuak - gehienez 3,5 tonakoak-, informatika ekipoak, fotokopiagailuak, telefonoguneak, telekomunikazioak, eskorga jasotzaileak, lan publikoetarako makineria eta bestelako ekipo ondasunak.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.