(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Ordainketa finantzatuen zerbitzua

Zerbitzu honen bidez, hornitzaileei ordaintzea 90 egun arte finantzatu ahal izango du enpresak. Hau da, hornitzailearekin hitzartuta duen ordainketa egunetik zenbatzen hasita 90 egun gehiago finantzatu ahal izango da. Gainera, hornitzaileei ordaintzeko modu erraza eta oso praktikoa du.

Horrenbestez, zerbitzu honek bi zerbitzu hartzen ditu, elkarren osagarriak direnak:

  1. Ordainketa helbideratuak: hornitzaileei ordaintzeko modu bat da, ordainketa aginduak jaulkita egiten dena, data jakin batean bidaltzen den gutun-faktura moduan. Mugaegunean ordaintzekoak dira, eta ez dute behartzen ordaintzera, baliogabetzea badago lagatzailearen aldetik edo ez badu saldo nahikorik.
  2. 90 egun arteko finantzaketa: aurretik jaulkitako ordainketa geroratuen mugaegunetik aurrera zenbatzen hasita, 90 egun arte finantzatzen ditugu.

Zerbitzuaren alde onak:

  • Bezeroen kobrantzak eta hornitzaileei egin beharreko ordainketak hobeki egokitzeko aukera ematen du, azken horiek finantzatuta.
  • 15/2010 Legea aplikatzearen ondorioak minimizatzen ditu, ordaintzeko epeak murrizteagatik.
  • Hornitzaileei ordaintzea errazten du, helbideratutako ordainketa baliatuta.

Nola finantzatzen dira hornitzaileei egin beharreko ordainketak?

Hain zuzen, pauso hauek eman behar dira:

  1. Bezeroak bere esku du Can Zirkulatzailea, maileguen azpimugarekin. Hau da, zirkulatzailearen finantzaketa Nafarroako Kutxan.
  2. Era berean, aktibatuta du banku elektronikoan (Clavenet) ordainketa helbideratuak jaulkitzeko aukera.
  3. Ordainketa helbideratuen fitxategi bat jaulki behar du bezeroak.
  4. Enpresak eskatu behar du Nafarroako Kutxaren bulegoan edo kudeatzaileari fitxategia finantzatzeko. Finantzaketa hori aktibatuko da ordainketen epea amaitzen den unean.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.