Factoringa
Enpresari administrazio eta finantza arloko zerbitzuak ematen dizkio. Kontratu bidez, enpresak (lagatzailea deitzen zaio) factoring erakundeari lagatzen dizkio hirugarrenekin (zordunak deitzen zaie) dituen epe laburreko merkataritz-fakturak. Zerbitzu hauek ematen dira:
- Zordunen kaudimen mailaren azterketa, sailkapena eta arrisku esleipena.
- Kobratu beharreko kontuen administrazioa, eta aldian behin jakinarazten da zordun bakoitzaren kontuen egoera.
- Fakturen kobrantza kudeaketa zordunaren aurrean.
- Bermea, zordunak kaudimen-gabezian badaude (factoring baliabiderik gabe).
- Finantzaketa: diruen aurrerakina, kobratzeko dauden lagatutako fakturen gainean.
Kaudimenik gabeko arriskuaren estaldura deskontatutako zorraren %100 arterainokoa da.
Ez dago mugaketa kuantitatiborik ez sektorialik factoring produktuan laga daitezkeen merkataritza-kredituei buruz. Hauxe da ohikoena:
- Jatorria produktuen hornidura bidezko salmentak izatea, lehentasunez seriean fabrikatutako produktu solidoak, likidoak edo gaseosoak badira.
- Saldutako merkantziak edo produktuak ez daitezela berehalakoan galkorrak izan.
- Ordainketa baldintzak epe laburraren barnean egotea (90 egun, halaber 120 edo 150).
- Inportatzailearen herrialdeak -esportazioko edo atzerriko factoring kasuan- kaudimen handia eta egonkortasun politikoa izatea.
- Zorra faktura bidez egina izatea, ordainbidea zein den alde batera utzita.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: