(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Can zirkulatzailea

Poliza mugagabe bakar batek esku hartuta, enpresen zirkulatzailea finantzatzeko eragiketa ohikoenak egitea errazten duen finantza produktua da CAN zirkulatzailea. Finantzaketarako muga globala ematen du, eta hainbat figurak erabil dezakete modu arinean eta malguan.

CAN zirkulatzaileak finantzatzeko izan ditzakeen modu desberdinen eskema (figurena) honako hau da:

CAN zirkulatzailea
Zirkulatzaile kredituak Deskontua
Zirkulatzaile maileguak Fakturak aurreratzea
Abalak (eskaintza eta epe laburra) Kanpo merkataritza finantzatzea

Ezaugarriak

  • Muga globala ematen zaio produktuari, eta produktu horretatik zintzilikatzen den figura bakoitzari, azpimugak.
  • Notarioaren aurrean epe mugagabea duen poliza bakarra sinatu behar da.

Abantailak

  • Notarioaren bulegoan poliza bakarra sinatu beharko da, eta, honenbestez, kostuak aurrezten dira.
  • Zirkulatzailea finantzatzeko egiten diren eskaerei berehalako erantzuna ematen zaie.
  • Zirkulatzaile osoa aintzat hartuta erabiliaren eta erabilgarri dagoenaren gaineko berehalako informazioa, Claveneten bidez.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.