Abalak
Nafarroako Kutxak bezero bat abalatzen duenean, ordaintzeko konpromiso bat hartzen du bere gain, abalaren onuradunarekin hartu dituen eginbeharrak bete gabe gelditzen diren kasurako.
Abal motak
- Abal teknikoak: Abal teknikoa eragiketa bat da; abala duenak (gure bezeroa), jeneralean, justizia auzitegiekin edo erakunde publikoren batekin hartuta dituen konpromisoak ez betetzeari finantza erakunde batek erantzutea ekartzen duen eragiketa, hain zuzen. Konpromiso horiek aldi baterako salgaiak inportatzearen ondoriozkoak izaten ahal dira, edo lehiaketetan eta enkanteetan parte hartzearen ondoriozkoak, edo lanak edo hornitzeak egitearen ondoriozkoak, edo saldutako makineriaren funtzionamendu onaren ondoriozkoak, edo Administrazioaren aurreko helegiteen ondoriozkoak.
- Abal ekonomikoak: Eragiketa honen bidez, finantza erakundeak geroratuko ordainketari erantzuten dio merkataritza eragiketetatik eratorritako edozein motatako ondasunak salerostean, ordainketak zatitzean, kontura ordaintzean eta abarretan.
Eskuarki, gastu lotuak bi motatakoak izaten dira: irekiera komisioa eta hiru hilabetean behingo komisioa. Kontu-harturiko poliza bat antolatzen da fede-emaile publikoaren aurrean.
Can zirkulatzaileko titularrari abala eskatzea eta horren izapidetzea eta lotutako gastuak nabarmen gutxitzen zaizkio.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: