(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Berria! Finantzaketa, ANELi elkartutako enpresetarako

Nafarroako Kutxak hitzarmen bat izenpetu du ANEL elkartearekin, eta horren bidez, elkartutako enpresen inbertsioak eta zirkulatzailea finantzatzeko, 6 milioi euro bideratzeko konpromisoa hartu du.
Finantzaketa hitzarmen hau urtebete egongo da indarrean eta beste baterako luzatu ahal izango da. Egungo egoera ekonomikoari, oro har, eta enpresek finantzaketa lortzeko premiari erantzutea da helburua.
Hitzarmena izenpetzeko ekitaldian, gainera, bi erakundeen arteko beste lankidetza hitzarmen bat berritu dute. Hain zuzen ere, berritutakoaren arabera, CANek produktuak eskaintzen dizkie, horietako batzuk espezifikoak, eta bai zerbitzuak ere ekonomia sozialeko enpresei, ANELi elkartuta daudenei:

  • CAN RELEVO: ANELi elkartutako enpresek erakutsitako interesa oinarri hartuta, eta egungo egoera ekonomikoa ikusita, hau da xedea: finantzaketa lerro bat eskura jartzea, ahalbidetzeko, bai elkartutako enpresetan egon daitekeen ondorengotza arazoa konpontzea, bai eta sozietate anonimoak eta mugatuak sozietate laboral bihurtzeko eta berregituratzeko prozesuak erraztea ere, langileek beren gain hartuta horien kudeaketa.
  • ANTICÍPATE CAN ANEL: finantzaketa lerro hau bideratuta dago inbertsiorako laguntza gisa Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen dituen diru laguntzak aurreratzera.
  • CAN MÁXIMA LIQUIDEZ: finantzaketa lerro honek bidea ematen du epe laburreko, ertaineko eta luzeko zirkulatzaileko finantza premiak konpontzeko, likidezia sortuta enpresaren aktibo higiezinekin.
  • INBERTSIOA EKIPO ONDASUNETAN: finantzaketa lerro honetarako Europako Inbertsio Bankuaren fondoak erabiltzen dira (BEI).
  • INBERTSIOAK ENERGIA BERRIZTAGARRIEKIN ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREKIN LOTUTAKO PROIEKTUETAN: finantzaketa lerro espezifiko honetan Europako Inbertsio Bankuak ematen du hobaria (BEI).
  • CAN TALENTO: langileen talentua eta berrikuntzarako duten ahalmena garatzeko behar diren baliabideak finantzatzen dira honen bidez.

Argibide gehiago izateko, zure enpresa kudeatzailearengana edo ohiko bulegora jo dezakezu.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.