Nafarroako Kutxak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Kataluniako Generalitatearekin, Instituto Catalán de Finanzas erakundearen bitartez (ICF). Horren xedea da zirkulatzailearen finantzaketa lortzea erraztea produktu eta merkatuari dagokienez bideragarriak diren enpresa-proiektuak dituzten enpresei, modu horretan kreditua lortzeko egoera-arazoak gainditu ahal izateko.
Hitzarmenak 2010eko ekaina arte iraunen du, edo baliabide aplikagarriak agortu arte, data hori baino lehen gertatzen bada.
Hitzarmen horren helburua da abal bat lortzea gehienez hiru urtera egiten diren eragiketetarako, honako portzentaje hauekin:
- Zirkulatzailea: %50eraino
- Kreditua, merkataritza efektuak aurreratzeagatik: %60raino
- Kreditua, hornitzaileei egindako confirming kontzeptuarengatik: %70eraino
- Inbertsioak: %50eraino
Abal mota hori lor dezakete Katalunian helbide soziala eta lan zentroa duten enpresek, honako betebehar hauek betez gero:
- Ekonomia- eta finantza-bideragarritasuna laguntza jaso behar duen Negozio Plana ezartzeko..
- Berezko baliabide positiboak.
- Berandutze egoeran ez egotea abala formalizatzen den datan.
Honako hauek laguntza horietatik kanpo geratzen dira:
- Finantza eta higiezinen arloetako enpresak.
- Ondare sozietateak; salbuespena litzateke horiek inbertsioa egitea beren industria jarduerarako.
- Estatu, Kataluniako Generalitate eta Gizarte Segurantzarekin zerga beharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.
Hitzarmen hau sinatuta enpresa txiki eta ertainei zein autonomoei finantza-erantzunak ematen jarraitzen dugu, oraingoan Kataluniakoei. Egundaino hainbat hitzarmen sinatu ditugu, nazio zein autonomia mailan (ICO, CEN, Merkataritza Ganbera, Nafinco).