Nafarroako Kutxak lankidetza hitzarmena berritu du joan den abenduaren 21ean Aragoiko Gobernuarekin, Aragoiko enpresa txiki eta ertainak sortzeko eta daudenak mantendu eta sendotzeko; izan ere finantzatzeko iturriak eskuratzeko neurriak bultzatu beharra dago.
Programa berezia da Aragoiko enpresek finantzabideak eskura ditzaten; horretarako, ondoko jarduketa lerroa ezarriko da:
- 120 milioi euroko gehieneko hornidura duen finantzazio lerro bat finantza eta ekonomia aldetik bideragarriak diren proiektuetarako. Helbide sozial eta fiskala Aragoiko Autonomia Erkidegoan dituzten edo izango dituzten Aragoiko enpresari txiki eta ertainek eta bertako enpresari autonomoek aurkeztu beharko dituzte proiektuak.
Ondoko eragiketa motak formalizatu ahalko dira:
- I+G+B proiektuak finantzatzea.
- Enpresa hazteko proiektuak finantzatzea, zirkulatzailea barne.
- Hipoteka finantzazioa enpresen jarduerarako higiezinak erosteko.
- Enpresak nazioartean aritzeko proiektuak finantzatzea.
- Inbertsioak finantzatzea teknologia garatzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta produktibitatea handitzeko.
Hitzarmen honen babespean, bezero edo talde ekonomiko bakar batekin formalizatutako operazio multzoa, gehienez, 300.000 eurokoa izango da.
Finantzatu beharreko eragiketa guztiek AVALIA ARAGÓN S.G.R. enpresaren abala izan beharko dute, eta honako betebehar hauek izan beharko dituzte:
- Bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa, baita ingurumenekoa ere.
- Oro har, ezin izango dute eskuratu beste inorengandik inbertsioaren zenbateko osoaren ehuneko 85etik gorako finantzazioa.
- Inbertsio proiektuak ezin izango dira ehuneko 50etik gora garatuta egon eragiketa eskatu den data baino lehen, eta, erabili aurretik, inbertsioa egin dela egiaztatu beharko da.
- Eskatzen diren ingurumenari buruzko baimenak izan beharko ditu onuradunak.
- Ibilgetu materiala finantzatzen bada, finantzatze horrek ezin izango du gainditu tasazioaren balioaren ehuneko 85.