(edukira joan)

Polizak

Aseguru batek ordaingabeen arriskua murrizten du kreditu esportazioetarako. Nafarroako Kutxak hitzarmena egina du Compañía Española de Seguros de Crédito a la Exportación (CESCE) izeneko konpainiarekin. Hitzarmen horrek asegururik hoberena bermatzen du.

Aseguru hori kengarria da zergei begira eta aukera ematen du banku finantzaketa hobea izateko: likidezia, gaudimen eta diruzaintza ratioak hobetzen ditu.

Bere abantailak:

  • Arriskuen aurreikuspena: erakundeak laguntzen du bezeroak aukeratzen eta horietako bakoitzari buruzko azterlana eta kreditu-sailkapena prestatzen ditu. Gainera, etengabe egiten du bezeroaren bilakaeraren jarraipena ekonomiari eta merkataritzari begira.
  • Bezero berankorren kobrantza kudeaketa: CESCE konpainia arduratzen da prozesu guztiez (adiskidantzazkoak eta judizialak), zorra berreskuratzeko.
  • Jasandako galeren kalte-ordaina: CESCE konpainiak kalte-ordainak ematen ditu enpresak jasaten dituen galerengatik: bezeroen gaudimen eza, merkataritza arriskua, arrisku politikoak edo apartekoak.


Enpresa bakoitzak hainbat polizaren artean aukeratzen ahal du gehien komeni zaion huraxe:

  • Urtebetetik beheragoko ordainketa epea duten esportazioak
  • Bi urtetik gorako ordainketa epea duten eragiketak

 


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.