Bazkideen bilatzailea
Lanabes berri honi BUSINESS COOPERATION DATABASE ere deitzen zaio eta Europako Batasuneko online datu-basea da, atzerriko bazkideen bila ari diren enpresa txiki eta ertainei laguntzeko.
Gaur egun, datu-baseak lankidetzarako 2.700etik gora profil aktibo ditu. Beraz, kontuan hartzeko moduko masa kritikoa, enpresen arteko elkarketa arrakastatsuak ezartzeko.
BUSINESS COOPERATION DATABASE lanabesak era deszentralizatuan jarduten du, Euro Info Centros sarearen bidez. Zentro horiek korrespontsal gisa dihardute Batasuneko kide diren Estatuetan, bai eta beste herrialde askotan ere.
Enpresa nazioartera ateratzeko laguntza zerbitzuak - BUSINESS COOPERATION DATABASEko korrespontsala den aldetik- , enpresa interesatuen eskura sistema erraza eta kosterik gabea jartzen du, beren lankidetza proposamenak helarazteko eta, era berean, badute une bakoitzean eskura dagoen informazioan sartzeko aukera kide diren beste erregio edo Estatuetako enpresen lankidetzarako eskaintzez eta eskariez.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: