Merkataritzakoa
Dendentzako kontu bakarra
Kontu korrontea eta neurriko kreditua uztartu dituen kontu bakarra da. Horrela, kontu korrontearen bidez sarrerak, helbideratzeak, ordainketak eta eguneroko gestioak eginen dira eta, neurriko kredituaren bidez, berriz, zure negozioaren beharrei arreta eginen diezu: estock-finantzaketa, ezusteak, hobekuntzak, e.a.
Kreditu horrek gehienez 7 urteko epea du eta urtero berritu daiteke. Hori dela eta, notario gastuak ahalik eta gehien murrizten dira. Badu beste abantailarik: finantzaketa gastuak murrizten dira, egindako sarreren arabera.
Dendentzako Kontu Bakarrak bezeroari hornitzaileekin negoziatzeko gaitasun handiagoa ematen dio, izan ere, ordainketak aurreratuta jasotzen duen deskontua guk eskaintzen dugun finantza-kostua baino handiagoa baita.
Leasing
Leasing edo “errentamendu finantzarioa” esaten zaion sistemak ekoizpen ondasunak eskura izateko aukera ematen dizu, halakoak behar dituzunean.
Aukera izanen duzu abantaila nabarmenak izateko eta zure dendarentzat behar-beharrezkoak diren lanabes guztiak eroso erosteko: ibilgailuak, informatika ekipoak, lokalak, etab.
Kontratua bukatzean, aukera izanen duzu:
- Ondasunak itzultzeko.
- Kontratu berria hitzartzeko.
- Ondasun horiek beren hondar-balioan erosteko.
Fiskalitatea
Zama finantzarioak % 100ean izanen dira kengarriak, hala nola ondasunaren kostearen berreskurapena.
Abantailak
- Ondasunaren amortizazio azeleratua.
- Ez dira beste inbertsio batzuetara bidera daitezkeen baliabide propioak ibilgetzen.
Epea
2tik 5 urtera bitarte higigarriarentzat; gehienez 15 urte, beste modalitate batzuentzat.
Renting
Ondasunen errentamendu kontratua (ibilgailuak eta ekipamendu industriala). Hileko kuota baten truke, zerbitzu batzuk lortuko dituzu, ondasuna erabiltzeko eta mantentzeko, bai eta arrisku orotako asegurua ere.
Fiskalitatea
Kuotak kengarriak dira zergei begira.
Abantailak
Ez duzu zure dendako baliabiderik ibilgetzen. Beraz, likidezia handiagoa lortuko duzu; gainera, ez dira likideziaren balantzean islatzen. Beste gastu bat bezala zenbatzen da eta ematen diren zerbitzu guztiak ordainketa bakarrean elkartzen dira.
Epea
Kontratuak urte 1etik 5 urtera bitarte iraun dezake, ondasunaren eta bere zenbatekoaren arabera.
Maileguak
Gure bezeroek kreditua dute Nafarroako Kutxan eta, horregatik, egoera bakoitzera moldatzen den mailegu sorta zabala dute eskura. Gainera, gure harremana zenbat eta hobea izan, finantzaketa abantailak ere hobeak izanen dira.
- Hipoteka-bermea duen mailegua, merkataritza-lokalak erosteko. Ez dira beste berme batzuk baztertzen, epearen arabera.
- Mailegu pertsonalizatua, negozioa eskualdatzeko, frankiziak lagatzeko eta zure denda berritzeko.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: