Nafarroako Kutxak zerbitzu egokiak eskaintzen ditu mundu zabaleko edozein tokitan, bere nazioarteko bulego sarearen bidez. Sostengu sendoa da, enpresek nazioarteko trukaketan baldintza hoberenetan parte har dezaten.
Gainera, korrespontsal sare zabala ere badu mundu guztian, bai eta feria guztiei buruzko informazio sarea ere, herrildetan, sektoretan eta datetan banaturik. Era berean, bulego sarea du Londres, Frankfurt, Brusela, Paris etas Genevan.
Zerbitzuak:
- Tokian tokiko merkatuei buruzko informazioa:
Zure produktuak zein herrialdetan erosi eta saldu aukeratzeko gakoak; zure produktuei loturiko gaiak: salmenta nazionala eta esportazioa, legedia, ekoizpena, kontsumo ohiturak, e.a.
- Bitartekariak aukeratzea, zure produktuak saldu ahal izateko: datu-baseak herrialde bakoitzeko bitartekariekin, sektorez sektore sailkatuak.
- Zure egungo edo etorkizuneko bezeroen merkataritza txostenak.
Negozio zentroa, zure enpresako edozein jarduerarentzat (bilera gela, itzulpenak, idazkaritza, e.a.).
- Kobrantza kudeaketa:
Merkantzia jasoko duten herrialdean hainbat bezero badituzu, kontu bat irekitzen ahal duzu gure banku eta kutxa korrespontsaletako batean.
- Aholkularitza juridikoa.
- Ordezkaritza fiskala eta BEZa berreskuratzea.
Enpresak sal dezake salmenta nazionala balitz bezala, BEZa barne. zerga horren abonua kudeatzen dugu herrialdeko zerga administrazioaren aurrean.
- Merkatariza misioak antolatzea, banakoak nahiz taldekoak.
- Sukurtsala edo filiala eratzea.
Herrialdean establezimendu iraunkorra ezarri nahi duten enpresek zerbitzu hauek dituzte: lege aholkularitza, filiala eratzea eta filiala kudeatzea edo helbideratzea.
- Zure feria partaidetza prestatzea:
erakusketaria eta azafatak kontratatzea, e.a.; elkarrizketak erosleekin eta bitartekariekin prestatzea, bai eta BEZa berreskuratzea ere.
- Merkataritza eskaintzak.
Aldian behingo informazioa gure bulegoak dauden herrialdeetan sortutako eskaintzen gainean.