Bitartekotza
Altxorraren letrak
Altxorraren Zuzendaritza Nagusiak deskontuan jaulkitako tituluak dira eta kontu idazpenen bitartez daude errepresentatuak. Letraren balio nominala 1.000 € da. Horregatik, jaulkipen prezioa nominala baino txikiagoa izanen da, deskontuan jaulkitako titulua izateagatik. Nominalaren eta Letraren prezioaren artean dagoen aldea izanen da Letrak sorrarazitako irabazia.
Altxorrak epemuga desberdineko letrak jaulkitzen ditu. Horrela, baditugu 6, 12 eta 18 hilabetekoak.
Bonu eta obligazioak
Altxorrak jaulkitako baloreak dira eta 2 urtetik gorako epemuga dute. Zehazki, badira 3 eta 5 urteko epemuga dituzten baloreak (Estatuko bonuak), bai eta 10, 15 eta 30 urte dituztenak ere (Estatuko obligazioak). 1.000 €ko nominala dute, parekoan amortizatzen dira eta urteko interes-tasa bat sortzen dute.
Balore horien jaulkipena egiten da hilean behingo enkanteen bidez, bai eta tarteen bidez ere. Horrela, jaulkipen-bolumen altuak lortzen dira, jaulkitako baloreari likidezia emateko.
Estatuko Bonu eta Obligazio bereizgarriak
Ohiko Bonu eta Obligazioek ez bezala, Bonu honek bi atal ditu: batetik kupoia eta bestetik nominala, eta bereizita kotizatzen dute. Balore berri horiek Idazpenen Zentralean erregistratzen dira berariazko balore-kode baten bidez eta "strip" deitzen zaie.
Enpresa ordaindukoak
Ordaindukoak enpresek deskontuan jaulkitako tituluak dira, 18 hilabetetik beherako epemuga dutenak. Bi jaulkipen mota daude:
- Programen bidezko jaulkipena: halakoetan, enpresa batek ordaindukoak merkaturatzen ditu ohiko jaulkipen serieen bidez. Diru kaudimen handiko enpresek egiten dute hori. Serietako ordaindukoak aldian behingo enkanteen bitartez jaulkitzen dira, nominalak txikiak izaten dira eta inbertitzaile partikularrei zuzenduak.
- Neurriko jaulkipenak: jaulkitzailearen eta inbertitzailearen artean hitzartutako kontratu baten arabera jaulkitzen diren ordaindukoak dira. Interes-tasa zehatza finkatzen da halako ordainduko zenbateko jakin baterako.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: