(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Eratorriak

Interes-Tasen estaldurak: cap, floor, collar...

  • CAP: prima baten truke, finantza-lanabes honek muga bat ezartzen dio tasa aldakorraren araberako finantzaketa batean asumitutako interes-tasari. Tasak CAP mailaren gainetik igotzen direnean, enpresak tasa finkokoa eginen du tasa aldakorraren araberako zure finantzaketa hurrengo mailegu aldirako.

    Dena dela, aldakor geldituko da, tasak CAP mailaren azpitik daudenean.

  • FLOOR: prima baten truke, finantza-lanabes honek erosleari gutxienezko errentagarritasun maila bermatzen dio.
  • COLLAR: CAP eta FLOOR konbinazioa. COLLAR baten erosleak FLOOR bat saltzen du eta FLOOR horrek, osorik edo hein batean, konpentsatu egiten du CAP erosteagatik ordaindutakoa. Erositako COLLAR-ekin tasa aldakorraren arabera finantzatzen ari den enpresa (CAP erosketa + FLOOR salmenta) babestu eginen da, koste apalekin edo kosterik gabe, interes-tasetan gerta litekeen igoeratik eta, ordainez, uko egiten dio tasak FLOOR mailaren azpira jaisteak ekarriko liokeen onurari.

Interes-tasen swap:

  • SWAP: interes-tasek halako denbora jakin batez sortutako ordainketa obligazioen trukaketa da. Eperik laburrenetatik hasi (astebetea, hamabost egun..., Call Money Swap kasuan bezala) epe luzeenetaraino (20 urte).
  • Modalitaterik ohikoena da interes finkoko tasa interes aldakorreko batengatik trukatzea (IRS), edo alderantziz, betiere enpresa bakoitzeko balantze egiturara moldatzeko. Kobratu edo ordaindu beharreko interesen fluxuak tasa aldakorrera (era horretako mugimenduen mendean egoteko arriskua ahalik eta gehien gutxituz) edo tasa finkora (fluxu horien egitura egonkortuz, kezkak ezabatuz) pasa daitezke.

    Kobrantzak edo ordainketak kalkulatzeko, trukatutako tasen arteko aldeari erreparatzen zaio, eta ez da kalkulua egiteko erabiltzen den zenbateko nagusiaren mugimendurik.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.