(edukira joan)

Interes tasen estaldura: SWAP bidea

Bezeroaren maileguak ezaugarri hauek ditu:

  • Zenbatekoa: 3 milioi euro
  • Epea: 5 urte
  • Tasa: Euribor 12 hilera + % 1,00
  • Amortizazioa: bakarra epemugan

Kasu honetan, bezeroak ez daki zeintzuk diren etorkizunean izanen dituen finantza-gastuak. Koste horiek lotuak egonen dira 12 hilerako Euriborrak datozen urteetan izanen duen bilakaerari, eta % 1en marjina erantsiko zaio. Horrela:

Euribor 12 hilera Bezero kostea estaldurarik GABE (marjina %1)
Gaur egun 2,40 3,40
Uterbetea 3,40 4,40
2 urtera 4,60 5,60
3 urtera 5,50 6,50
4 urtera 5,00 6,00

Nafarroako Kutxak estaldura eragiketa hau proposatzen dizu:

  • Zenbatekoa: 3 milioi euro
  • Epea: 5 urte
  • Amortizazioa: bakarra epemugan
  • Bezeroak jasotzen du/ Nafarroako Kutxak ordaintzen du: Euribor 12 hilera
  • Bezeroak ordaintzen du/ Nafarroako Kutxak jasotzen du: Tasa finkoa % 3,70
  • Likidazioak: urtean behin

Ordainketa data bakoitzean likidatuko da ordaindu beharreko interesen eta jaso beharreko interesen arteko posizio garbia. Zehazki, hauxze izanen da bezeroarentzat:

  • 12 hilerako Euriborra > Tasa finkoa: bezeroak zenbatekoaren araberako diferentzia jasoko du.
  • 12 hilerako Euriborra < Tasa finkoa: bezeroak zenbatekoaren araberako diferentzia ordainduko du.

Ikus dezagun adibidean: 

Euribor 12 hilera SWAP likidazioa %3,70 Bezero Kostea ESTALDURAREKIN(*)
%2,40 %-1,30 %4,70
%3,40 %-0,30 %4,70
%4,60 %0,90 %4,70
%5,50 %1,80 %4,70
%5,00 %1,30 %4,70

Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.