(edukira joan)

Interes tasen estaldura: SWAP bidea

Zure enpresaren eta Nafarroako Kutxaren arteko interes-tasen eratorrien eragiketa da interes-tasen SWAP eta, horren arabera, bi aldeek konpromisoa hartzen dute tasa finkoko fluxuak tasa aldakorreko fluxuengatik trukatzeko.

Swap baten bidez, berrikusten diren interes-tasen gorabeheren aurrean (normalean Euriborra) estali nahi duen enpresa prest egonen da etorkizunean tasa finkoko fluxu ziur batzuk ordaintzera ziurrak ez diren etorkizuneko fluxu batzuk jasotzearen truke (interes aldakorreko fluxuak aplikatzearen ondorioz sortutako fluxuak-Euriborra-).

Interes-tasa finkoa honi lotua dago (hori da eragiketaren kotizazioa):

  • Interes-tasen maila
  • Estalduraren epea
  • Interes-tasen aldakortasuna, etab.

Interes-tasen swap batek ez du inolako kosterik enpresarentzat.

Likidazioak diferentzien arabera egiten dira, eta diferentzia horiek bezeroaren aldekoak edo kontrakoak izanen dira, hitzartutako tasa finkoa berrikusitako tasa aldakorra baino txikiagoa edo handiagoa ote den.

Merkataritza kontratu batzuek babesten dituzte eragiketa mota horiek. Hona hemen:

  • Espainiako Banku Elkartearen Finantza Eragiketen Kontratu Markoa (CMOF), aldeek sinatuko dutena.
  • Eragiketaren baieztapena, Nafarroako Kutxak bezeroari igorriko diona.

Nafarroako Kutxako enpresen bulegoan informazio zabala eta ahokularitza egokia emanen dizute eragiketa horiek kontratatzeko moduaz.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.