(edukira joan)

Interes tasen estaldura: COLLAR bidea

Interes-tasen COLLAR interes-tasen eratorrien eragiketa da. Horren arabera, enpresak Nafarroako Kutxari erosten dio kalteordaina jasotzeko eskubidea, baldin eta etorkizunean interes-tasak – Euriborra normalean - aurrez zehaztutako maila batetik gora igotzen badira eta, aldi berean, enpresak FLOOR bat saltzen dio Kutxari eta, horren arabera, kalteordaina emateko beherra hartzen du, etorkizunean interes-tasak aurrez zehaztutako maila batetik behera jaisten direnerako.

COLLAR baten erosketaren bidez, enpresak murriztu edo ezabatzen du CAP baten kostea eta, ordainez, ez du onurarik hartuko interes-tasak Floor mailaren azpitik daudenean.

Zero kostea duen COLLAR baten bidez finantzaketa banda bat ezartzen da eta SWAP batek finantzaketa koste bat finkatzen du.

COLLAR baten kostea honi lotua dago

  • Interes-tasen maila absolutua
  • Estaldura epea
  • Finantzaketa banden mailak
  • Interes-tasen aldakortasuna, etab.

Merkataritza kontratu batzuek babesten dituzte eragiketa mota horiek. Hona hemen:

  • Espainiako Banku Elkartearen Finantza Eragiketen Kontratu Markoa (CMOF), aldeek sinatuko dutena.
  • Eragiketaren baieztapena, Nafarroako Kutxak bezeroari igorriko diona.

Nafarroako Kutxako enpresen bulegoan informazio zabala eta ahokularitza egokia emanen dizute eragiketa horiek kontratatzeko moduaz.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.