Interes tasen estaldura: CAP bidea
Bezeroaren maileguak ezaugarri hauek ditu:
- Zenbatekoa: 3 milio euro
- Epea: 5 urte
- Tasa: Euribor 12 hilera + % 1,00
- Amortizazioa: bakarra epemugan
Kasu honetan, bezeroak ez daki zeintzuk diren etorkizunean izanen dituen finantza-gastuak. Koste horiek lotuak egonen dira 12 hilerako Euriborrak datozen urteetan izanen duen bilakaerari, eta % 1en marjina erantsiko zaio. Horrela:
|
Euribor 12 hilera |
Kostea Bezeroa estaldurarik GABE (marjina % 1) |
|
| Gaur egun |
%2,40 |
%3,40 |
|
| Urtebetera |
%3,40 |
%4,40 |
|
| 2 utera |
%4,60 |
%5,60 |
|
| 3 utera |
%5,50 |
%6,50 |
|
| 4 utera |
5,00% |
%6,00 |
|
Nafarroako Kutxak estaldura eragiketa hau proposatzen dizu:
- Zenbatekoa: 3 milioi euro
- Epea: 5 urte
- Amortizazioa: bakarra epemugan
- Bezeroak erosi/ Nafarroako Kutxak saldu: interes-tasen CAP 12 hilerako Euriborraren gainean
- Estaldura maila (strike): % 4,50
- Bezeroarentzako kostea: % 1,25
- Likidazioak: urtekoak
Ordainketa data bakoitzean, konparatu egiten da 12 hilerako euribor berria kontrataturiko CAP mailarekin.
12 hilerako Euriborra > CAP maila baino, bezeroak bien arteko aldearen araberako likidazioa jasoko du. Bestela, ez da likidaziorik izanen.
Ikus dezagun adibidean:
| Euribor 12 hilera |
CAP likidazioa |
Bezero kostea ESTALDURAREKIN(*) |
|
| %2,40 |
%0,00 |
%3,40 |
|
| %3,40 |
%0,00 |
%4,40 |
|
| %4,60 |
%0,10 |
%5,50 |
|
| %5,50 |
%1,00 |
%5,50 |
|
| %5,00 |
%0,50 |
%5,50 |
|
(*) Marjina barne dago baina ez CAP-aren kostea.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: