Interes tasen estaldura: CAP bidea
Interes-tasen CAP interes-tasen eratorrien eragiketa da. Horren arabera, enpresak Nafarroako Kutxari erosten dio kalteordaina jasotzeko eskubidea, baldin eta etorkizunean interes-tasak – Euriborra normalean - aurrez zehaztutako maila batetik gora igotzen badira. Horrela, halako "muga" bat ezartzen dio zure finantzaketari kontrataturiko denboraldian.
Prima ordaintzeak badakar berzeroarentzako eskubide bat baina inolako betebeharrik ez.
CAP-aren (prima) kostea honi lotua dago:
- Interes-tasen maila
- Estaldura epea
- CAP-aren gauzapen prezioaren maila
- Interes-tasen aldakortasuna, etab.
Merkataritza kontratu batzuek babesten dituzte eragiketa mota horiek. Hona hemen:
- Espainiako Banku Elkartearen Finantza Eragiketen Kontratu Markoa (CMOF), aldeek sinatuko dutena.
- Eragiketaren baieztapena, Nafarroako Kutxak bezeroari igorriko diona.
Nafarroako Kutxako enpresen bulegoan informazio zabala eta ahokularitza egokia emanen dizute eragiketa horiek kontratatzeko moduaz.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: