(edukira joan)

ST birtualak

  • 1. pausoa: Datu pertsonalak
  • 2. pausoa: Datuak berretsi
  • 3. pausoa: Bidaltzearen egiaztapena

  • Bete behar da Saltoki Terminal birtuala eskatzeko galdetegia.
  • Kutxaren sukurtsala harremanetan jarriko da dendarekin, Saltoki Terminala instalatzeko baldintzak zehazteko eta kontratua sinatzeko.
  • Sukurtsalak eskabidea tramitatu eta dendaren alta emanen du sisteman.
  • Bi eguneko epean, dendari ordainketa pasabidea helaraziko zaio e-postaz, hau da esklusibaz pertsonalizatutako softwarea eskaria egin duen dendarentzat. Bide beretik, jarraibideen eskuliburu teknikoa igorriko zaio, weborrian jartzeko.
  • Egunero egindako eragiketen zenbatekoa gauez abonatu da dendaren kontuan. Kontu berean ere kontratuan hitzartutako komisioei dagokien kargua aplikatuko da.
  • Era berean, posta elektronikoaren bidez, egunean ongi egindako ordainketak zehaztuko dira. Halaber, badago ordainketak denbora errealean jakinarazteko aukera, bereziki beren jarduerak horixe eskatzen duen dendentzat, esaterako:softwareak jaistea edo on-line musika, sarrera zenbakidunak saltzea, etab. Gainera, egindako eragiketen kontsulta zerbitzua ere bada, Internet bidez, itzulketak egiteko auketa eta guzti -behar izanez gero- . Zehazki, azken horretarako bada merkatariarentzako sarbide murriztua "pasahitzaz" babestua.
  • Edozein eragozpen edo traba gertatzen bada, deitu Kutxaren Banku Telefonikora, 948 222 333, eta behar bezalako aholkularitza emanen dizugu edo arazoa dagokion sailera bideratuko da.

Saltoki Terminalaren alta eskatzea

Saltoki Terminalaren alta eskatzea


(*) Eman beharreko datuak

Datu pertsonalak tratatzeko klausula irakurri behar duzu inprimakia bidali ahal izateko

Datu pertsonalak babestea

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoenaren arabera, interesdunak badaki eta baimena ematen du bere datu pertsonalak BANCA CÍVICAn dauden fitxategietan sartzeko. Banca Cívica bera da fitxategiaren arduraduna, eta helbidea du Sevillako Plaza de San Franciscoko lehenean (41004 PK). Era berean, baimena ematen du datu horiek tratatzeko produktu eta zerbitzuei buruzko informazio eskaerei erantzuteko eta eskaera horiek kudeatzeko helburuarekin, bai eta komunikazioa eta interesdunekin harremanetan jartzekoarekin, baita bide elektronikoetatik ere.

Gainera, bezeroak badaki baimena baliogabetzeko aukera duela eta datuak eskuratu, aldatu, baliogabetu edo horien kontra egiteko eskubidea duela, indarrean dagoen legedian aurreikusita dauden baldintzetan. Hain zuzen, horretarako, idatziz jarri behar du harremanetan Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin, edo Paseo de Recoletos pasealekuaren 37.ean, Madrilen (28004 PK), edo http://www.bancacivica.es/eu/bezeroaren-arretarako-zerbitzua/datuak-babesteko-legea . Emandako datuetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman behar zaio fitxategiaren arduradunari. Eta, edozein kasutan, une oro emandako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna interesdunaren erantzukizuna izango da.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.