(edukira joan)

ST fisikoak

  • 1. pausoa: Datu pertsonalak
  • 2. pausoa: Datuak berretsi
  • 3. pausoa: Bidaltzearen egiaztapena

  • Bete behar da Saltoki Terminal Fisikoa eskatzeko galdetegia, eta zehaztu behar duzu Kutxako zein sukurtsalarekin egin nahi duzun kontratua.
  • Kutxaren sukurtsala harremanetan jarriko da dendarekin, Saltoki Terminala instalatzeko  baldintzak zehazteko eta kontratua sinatzeko.
  • Sukurtsalak eskabidea tramitatu eta dendaren alta emanen du sisteman.
  • Teknikaria dendara joanen da Saltoki terminala jartzera. Horretarako, behar-beharrezkoa izanen da dendak entxufe eta konexio telefoniko bat izatea huraxe jarri nahi duen tokian.
  • Teknikaria ere behar den prestakuntza emateaz arduratuko da, tresna erabiltzeko erakustaldia eginen du eta jarraibide orria emanen du.
  • Egunero egindako eragiketen zenbatekoa gauez abonatu da dendaren kontuan. Kontu berean ere kontratuan hitzartutako komisioei dagokien kargua aplikatuko da.
  • Edozein eragozpen edo traba gertatzen bada, deitu Kutxaren Banku Telefonikora, 948 222 333, eta behar bezalako aholkularitza emanen dizugu eta, behar izanez gero, teknikaria joanen da.

Saltoki Terminalaren alta eskatzea

Saltoki Terminalaren alta eskatzea


(*) Eman beharreko datuak

Datu pertsonalak tratatzeko klausula irakurri behar duzu inprimakia bidali ahal izateko

Datu pertsonalak babestea.

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzeko araudian ezarrita dagoenaren arabera, interesdunak badaki eta baimena ematen du bere datu pertsonalak BANCA CÍVICAn dauden fitxategietan sartzeko. Banca Cívica bera da fitxategiaren arduraduna, eta helbidea du Sevillako Plaza de San Franciscoko lehenean (41004 PK). Era berean, baimena ematen du datu horiek tratatzeko produktu eta zerbitzuei buruzko informazio eskaerei erantzuteko eta eskaera horiek kudeatzeko helburuarekin, bai eta komunikazioa eta interesdunekin harremanetan jartzekoarekin, baita bide elektronikoetatik ere.

Gainera, bezeroak badaki baimena baliogabetzeko aukera duela eta datuak eskuratu, aldatu, baliogabetu edo horien kontra egiteko eskubidea duela, indarrean dagoen legedian aurreikusita dauden baldintzetan. Hain zuzen, horretarako, idatziz jarri behar du harremanetan Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin, edo Paseo de Recoletos pasealekuaren 37.ean, Madrilen (28004 PK), edo sac@bancacivica.es helbide elektronikoan. Emandako datuetan egon daitekeen edozein aldaketaren berri eman behar zaio fitxategiaren arduradunari. Eta, edozein kasutan, une oro emandako datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna interesdunaren erantzukizuna izango da.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.