Visa Classic txartelaren bidez, zure erosketak egiteko saldoa izanen duzu eta, era berean, eskudirua lortzeko aukera emanen dizu, bai eta kutxazainetan eragiketak egiteko ere.
Gainera, barne dago, doan, milioi bat euroko asegurua istripuz heriotza gertatzen bada, bai eta bidaia-laguntzako aseguru bat ere. Era berean, behar diren berme guztiak ditu, iruzurrezko erabilerak eta bortxazko lapurreta estaltzeko.
Zozketetan parte hartuko duzu txartela erabiltzeagatik eta, nahi baduzu, abantaila asko izanen dituzu, Nafarroako Klubetako batean izena emanez gero.
Zor metatua likidatuko da hurrengo hilabetearen 1. egunetik aurrera, aurretik aukeratu duzun amortizazio formularen arabera.
Visa Oro-ko titularrek aseguru hauek dituzte eskura:
- 1.000.000 €ko poliza, bidaiako istripuaren ondoriozko heriotza, txartelaren bidez ordaindu bada.
- Iruzurrezko erabileraren asegurua eta bortxazko lapurreta kutxazain automatikoetan frankiziarik gabe (estaldura lehen eurotik hasita).
- Bidaiako laguntza-asegurua.
Ikus Visa Oro aseguruko baldintzak
(102 Kb)