Mastercard kreditu txartel hau enpresentzako dago pentsatua, bereziki. Txartelaren kredituaren gainean eragiten du eta bere zor metatua likidatuko da hurrengo hilabetearen 1. egunean, aurretik aukeratu duzun amortizazio formularen arabera. Abantaila asko ditu:
- Edozein ordenagailutatik izanen duzu ordainketak kontrolatzeko aukera, bai eta hainbat modutan multzokatu, sailkatu eta banakatzeko ere.
- Posta elektronikoan, aldian behingo informazioa izanen duzu, harpidetzen bazara.
- Enpresaren beharretara moldatutako neurriko txostenak.
Gainera, ohiko eragiketetan erabiltzeko aukera izanen duzu:
- Ordainketak dendetan.
- Ikuskizunetako sarrerak telefonoz edo internet bidez erostea.
- Bulegoetan eskudirua ateratzea.
- Eragiketak kutxazainetan:
- Eskudirua ateratzea.
- Sarrerak egitea (eskudirutan/taloiak).
- Saldoak eta txostenak eskatzea.
- Telefono mugikorrak kargatzea.
Eta ondoko aseguru hauetaz gozatuko duzu:
- 1.000.000 €ko poliza, bidaiako istripuaren ondoriozko heriotza, txartelaren bidez ordaindu bada.
- Iruzurrezko erabileraren asegurua eta bortxazko lapurreta
kutxazain automatikoetan frankiziarik gabe (estaldura lehen eurotik
hasita).
- Bidaiako laguntza-asegurua.
Ikus Aseguru baldintzak 
(193 Kb)