Viálogos Aholkularitza Korporatiboan
Berriro finantzatzeko prozesuetan ematen den finantza-aholkularitzak hiru fase osagarri ditu oinarri:
- Konpainiaren bideragarritasun plana egitea.
- Berriro finantzatzeko proposamena garatzea.
- Aholkularitza ematea finantza entitateen aurreko aurkezpenean eta negoziazioan.
Zehatz-mehatz, fase bakoitzean egitekoak diren jarduerak ondorengo hauek dira:
1. fasea: Bideragarritasun plana eta finantza eredua egitea
Konpainiaren bideragarritasun planaren helburua da konpainiaren finantza egoera, eta negozio ereduaren aurreikuspenak aurkeztea, baita berriro finantzatzeko egindako proposamenaren oinarri diren etorkizuneko proiekzioak.
Honako hauek dira barne dituen alderdi nagusiak:
- Konpainiaren aurkezpena: negozio ereduaren deskribapena eta eragiketa arriskuak.
- Egungo ekonomia- eta finantza-egoera aztertzea: zorpetzearen egitura.
- Negozio aurreikuspenak: ingurune makroekonomikoa, sektorekoa eta lehiakortasunekoa.
- Indarrean dagoen ekitaldiko diruzaintza-aurrekontua.
- Finantza plana epe ertainera eta luzera.
- Konpainiaren kutxako fluxuen aurreikuspena.
- Finantza ereduak zehaztea.
- Berriro ordaintzeko gaitasuna ebaluatzea.
- Sentiberatasuna oinarrizko aldaeretan gertatutako aldaketen aurrean.
2. fasea: Berriro finantzatzeko proposamena garatzea
Konpainiaren zuzendaritzarekin eta aholkulari juridikoekin batera, finantza entitateei aurkeztuko zaien berriro finantzatzeko proposamena (Term Sheet) garatuko da, honako alderdi hauek bilduko dituena:
- Finantzaketa alternatiben analisia eta gomendioak, konpainiak zorpetzeko duen egiturarekin eta bideragarritasun planarekin bat.
- Eragiketaren planteamendu orokorra: birfinantzatzea eta/edo finantzaketa berria..
- Egituratzea: tarteak, modalitatea (sindikatua, polizak, confirminga, hipotekakoak...)
- Baldintzak: epea eta kostua (erreferentzia mota, diferentzialak, estaldurak).
- Eragiketaren bermeak (hipotekakoak, bermeak, bahiak, pignorazioak...).
- Mailegu-emaileak diren entitateen arteko banaketa.
- Ordainketen eta amortizazioen egutegia (honakoen bidez: kontratua, amortizazio azeleratua, cash-sweepa) Epemuga aurreratuaren arrazoia (cross default).
- Tarteak eta covenants delakoak doitzeko ratioak (zorraren zerbitzua estaltzeko ratioa, berezko fondoak, murrizketak dibidenduak ordaintzeari, murrizketak inbertsio berriei)
- Komisioen egitura.
3. fasea: Aholkularitza finantza entitateen aurreko aurkezpenean eta negoziazioan
Aholkularitza konpainiari, entitateen aurrean egin behar den birfinantzatzeko proposamenaren aurkezpenean eta negoziazioan, enpresarako eta mailegu-emaileendako planteatutako eragiketaren arrazoizkotasuna argudiatuz. Aholkularitza lanak honako hauek ditu barne:
- Bideragarritasun plana aurkeztea eta argudiatzea entitateen aurrean (Information Memorandum).
- Laguntza entitateen aurrean egitekoak diren aurkezpen indibidualetan.
- Berriro finantzatzearen zalantzei buruzko zalantzak argitzea.
- Bideragarritasun plana doitzea, berriro finantzatzeko proposamenean gerta daitezkeen aldaketen aurrean.
- Aholkulari juridikoekin koordinazioa, eragiketa ixteko eta egon daitekeen due dilligence prozesuak iraun bitartean.
Aurkezpen eta negoziazio prozesu osoan modu koordinatuan jardungo da konpainiako aholkulari juridikoekin.
Zerbitzu berri honi buruzko interesa baduzu, jarri harremanetan Viálogos Aholkularitza Korporatiboarekin eta bilatuko ditugu zure enpresa proiektuari hobekien egokitzen diren finantza-irtenbideak eta produktuak.