(edukira joan)

Viálogos Aholkularitza Korporatiboan

Viálogos Aholkularitza Korporatiboan aholkularitza zerbitzu berri bat zehaztu da, eta horren helburua da enpresei laguntzea produktuan/zerbitzuan berrikuntzak egin eta modu horretan bere jarduera dibertsifikatzeko aukera ematen zaie.

Egungo ekonomia testuinguruan, dibertsifikatzea funtsezko prozesua da enpresa garatzeko, berrikuntzari oso lotuta. Izan ere, elkarri lotuta doaz bi hitz horiek, ezin baita dibertsifikatu, hein batean berrikuntzak egin gabe.

Viálogos Aholkularitza Korporatiboak enpresen behar hori ezagutzen du eta, horregatik, aholkularitza zerbitzua jasotzeko aukera eskaintzen die enpresei. Horrek ahalbidetuko die etorkizuneko aukerak eskaintzen dituzten lurraldeak detektatzea, gauzatzea eta balioduntzea, kanpoko faktoreak eta ingurune aldaketak konbinatuta. Aukera horietatik abiatuta, etorkizuneko produktuen/zerbitzuen bideragarritasuna definitu, irazi, lehenetsi eta analizatu ahal izanen da.

Zerbitzu berri honi buruzko interesa baduzu, jarri harremanetan Viálogos Aholkularitza Korporatiboarekin bilera bat antolatzeko eta, nahi izanez gero, zure enpresari produktuko/zerbitzuko dibertsifikatzeaz eman dakiokeen aholkularitza zerbitzu baten oinarriak prestatzeko.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.