(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Viálogos Aholkularitza Korporatiboan

Balio erantsi altuko enpresa zerbitzuak eskaintzen ditugu, enpresa txiki eta ertainek espezializatzeko duten premiari erantzun ahal izateko. Nafarroako Kutxak eta Analistas Financieros Internacionales erakundeak (AFI) sortutako enpresa gara. Honako hauek eskaintzen ditugu:

  • Finantza coachinga , finantza alorretik balioa sortzeko eguneroko kudeaketan. Honako hauen bidez egiten da coaching hori: enpresaren finantza kudeaketan laguntza eta aholkularitza ematea (zorpetzea, diruzaintza kudeatzea, kapitalaren egitura...); kudeaketa kontrolatzeko sistemak, sektoreko enpresekin finantza kudeaketaren gaineko konparazioak eta emaitzen kontuan dituzten eraginak zehaztea; arriskuak balioztatzea eta kontrol adierazleak zehaztea...
  • Inbertsioak balioestea (Negozio planak). Plan estrategikoak eta negozio planak garatzea honako hauen bidez: sektoreak eta joerak aztertzea, sozietateak balioestea, inbertsio proiektuen edo negozio ildo berrien bideragarritasun azterketak egitea, enpresaren finantza egitura aztertzea eta egin daitezkeen berregituratzeen plangintza egitea...
  • Enpresa hedatzean laguntzea, bai nazioan eta bai nazioartean ere, honako hauen bidez: merkatu objektiboak eta sartzeko erak identifikatzea, bazkide estrategikoak bilatzea, diru laguntzak aurkitzea eta horietara heldu ahal izatea, eragiketaren finantza egitura, merkataritza arriskua eta arrisku politikoa estaltzea, aldaketa arriskua estaltzea, merkataritza egitekoetara laguntzea...
  • Sozietate eta Ondare Pertsonaleko egiturak. Enpresari eta enpresaburuari ondarearen gaineko aholkularitza zerbitzuak ematea, honako hauen bidez: zerga-sozietate egitura enpresaren estrategiarekin bat etorrarazteko enpresaren zerga plangintza egitea, ondorengotzaren plangintza egitea, familia protokoloak egitea, enpresa ondarea eskualdatzeko azterketa juridikoa egitea, inbertsio bideak hautatzea eta zorroak kudeatzea...

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.