Aseguruak sustatzaileentzat
Betebeharrekoa
Eraikuntzaren antolaketari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legeak sustatzaileak, sustatzaile/eraikitzaileak edo eraikitzaileak -sustatzailearen kontura egiten badute- behartzen ditu kalte materialen asegurua kontratatzera, 10 urterako, modu horretan kalteak bermatzeko, betiere eraikuntzaren egituran edo funtsezko oinarrian jatorria duten akatsek edo hutsek eraikinean eragiten ahal dituzten kalteak bermatzeko.
Xedea
Obraren harrera aktaren datatik aurrera hamar urtez bermatuko da ondoko honen kalteordaina edo konponketa:
- Zimendatzean, euskarrietan, forjatuetan, habeetan, karga-hormetan edo egiturazko beste elementu batzuetan jatorria duten -edo elementu horiek guztiak ukitu dituzten- akats edo hutsek eraikin aseguratuan eragin dituzten kalte materialak, baldin eta zuzenean zalantzan jartzen badituzte eraikinaren erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna.
- Polizak estalitako eraikinari egindako kalte materialen ondorioz egin behar izan diren eraispen eta obra-hondakinak ateratzeko gastuak.
Indarrean sartzea
Indarrean sartuko bada, proiektua TEKNIKOKI KONTROLATZEKO ERAKUNDEAK esku hartu behar du obra egiten hasten denetik edo materialak eta laborategi kreditatu batek egindako entseiuak obran jartzen direnetik. Beti ere, aseguru-hartzaileak kontratatu beharko du erakunde hori eta Aseguru konpainiak onartu.
Nor da poliza honek aseguratzen duena?
Sustatzailea da, hasierako jabea eta, gero, eraikinaren- edo eraikinaren zati batzuen- erosleak polizak dirauen hamar urtetan.
Zein da kapital aseguratua?
Eraikuntzak behin-behinekoz duen koste osoa izanen da aseguratutako kapitala. Koste horren barnean daude:
- Obraren gauzapen materialaren kostea
- Proiektuaren zerbitzu-sariak eta obra zuzendaritza
- Kontrol teknikoaz arudratzen den erakundearen zerbitzu-sariak
- Ordaindu behar diren lizentziak eta zergak
Estaldurak
Hona hemen aseguru honen estaldurak:
Printzipala:
- Egiturazko elementuen akatsek edo hutsek eraikuntzari eragindako kalte materialak.
- Eraispen eta obra hondakinak ateratzeko gastuak
Aukerazkoak:
- Aseguratutako kopuruaren errebalorizazio automatikoa
- Kontratista nagusiaren aurkako errekurtsoa bertan behar uztea
Frankizia
Ezbeharra gertatzen bada, frankizia bat ezartzen da aseguratutako kopuruaren gainean, zeina deduzituko baitzaio konpainiak -ezbeharra badago- ordaindu behar duen kalteordainari eta aseguratuak ordainduko du. Konpainiarekin negoziatu daiteke eta gehienez aseguratutako kopuruaren % 1 izanen da.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: