(edukira joan)

Cancoveringa

Asegurua egitearen kostua jasotzen dituzten zerbitzuei optimizatuta asegurua egiteko enpresa guztiek duten premia konpontzera datorren zerbitzua da. Kreditu aseguruaren eta errekurtsorik gabeko factoringaren ezaugarriak elkartzen ditu cancoveringak.

Bezeroaren salmenta guztiak hartzen dira aseguruan, errekurtsorik gabe faktorizatuta zordunak, salmenten kontzentrazioa gertatzen den kasuetan, eta kreditu aseguruaren bidez merkataritza zorroko gainerakoak aseguruan hartuta. Era berean, bezeroak bere salmentak finantzatzea eska dezake.

Honako hauek dituzten enpresei dago zuzendua cancoveringa:

  • Beren salmentak aseguruan hartzeko premia.
  • Salmentak bezero gutxiengan pilatuta izatea.
  • Kargarik gabeko balantzea aurkezteko premia.

Bezeroarentzako abantailak

  • Salmenta guztiak aseguruan hartuta izatea.
  • Kreditu aseguruaren bidez aseguruan hartu beharreko salmenten zorroa murriztu egiten da, tamainari dagokionez, garrantzitsuenak diren zordunak kendu baitira. Urteko prima murriztu egiten da.
  • Kreditu aseguruaren kalte-ordain handiena modu eraginkorragoan aritzen da, kanpoan utzi baititugu arrisku kontzentrazio handiena duten zordunak.
  • Faktorizatutako zordunen kaudimenik ezaren arriskuak ez du bere gain hartzen kreditu aseguruaren kalte-ordain handienaren muga.
  • Bere balantzearen likidezia ratioa hobetu egiten da, faktorizatutako zordunei dagozkien kobratu beharreko kredituak uztean.
  • Bezeroak zorpetzeko duen gaitasunari ez dio eragiten.

Motak

Produktuarekin arrisku estalduraren aukerak aplikatu ahal izango lirateke bai zordun nazionalei eta bai nazioarteko zordunei ere (salmentak eurotan).


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:

Lotutako produktuak

Osatzen duen beste produkturik behar duzu?
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.