(edukira joan)

CAN Fideltasuna

CAN Fideltasuna, enpresentzako laguntza bat, talentua garatzeko eta atxikitzeko

Hainbat enpresak eskatu zioten CANi, Viálogos jardunaldi batean, konponbide bat krisi garaietan ez galtzeko euren talentua; izan ere, asko inbertitu dute horretan.
Hilabete baten buruan, CANek erantzun DU, profesionalen eta enpresaren arteko garapena eta harremana proiektatzen duen produktua eskainiz.


Joan den uztailaren 2ko Viálogos jardunaldian, enpresa batzuek eskatu zioten CANi hainbat finantza formula une zail batean talentua garatzen eta atxikitzen laguntzeko. Hilabete baino gehixeago joanda, CANek CAN Fideltasuna produktua eskaini du, honako hauek konbinatzen dituena:

  • Viálogos.CAN Talento: enpresarentzako finantzaketa, langile kualifikatuak ordaintzera bideratuta (I+G+b), baita CAN Bonu Fideltasuna produktuari egitekoak diren ekarpenak finantzatzera ere. Gehieneko zenbatekoa: 200.000 euro.
  • CAN Bono Fidelidad: talentua atxikitzea ahalbidetzen duen asegurua, enpresan jarraituz gero langileak kobratuko lukeen bonu baten bitartez.

CANek bezero diren enpresetara estrapolatu nahi izan du berak bere langileekin hartu duen konpromisoa. Izan ere, konpromiso hori 2007-2010 Harrobia Plan Estrategikoaren 10 helburu nagusien artean kokatu du.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.