(edukira joan)

Enplegu Sistemako pentsioak

Giza baliabideetako politikaren tresnetan, langileek hobekien baloratzen dutenetako bat da gizarte aurreikuspena eta gizarte onura gehien ematen duena. Izan ere, langileek beren lan bizitzak irauten duen bitartean eta amaitzen denean izan ditzaketen arazoei aurre egiteko eduki ditzaketen itxaropenak asetzen laguntzen baitu. Pentsio planak sortzeak, hain zuzen ere, premia horri erantzuten dio. Gizarte helburu horiek lortzeko tresna egokia da eta langileentzako motibazio faktore bat.

Pentsio sistema publikoaren egungo egoerak eta hel daitezkeen aldaketek lehenbailehen neurriak hartzera bultzatzen gaituzte, erretiroa heltzearekin halabeharrez helduko zaigun diru sarrera galtzea berdintzeko helburuarekin.

Errealitatea hori izanik, pentsio planak tresna egokia dira, aurrezteko modu horrek zergen zama sariak kobratzeko unera geroratzeko aukera ematen baitu. Ekarpenak egin bitartean zerga kosturik ez izateak inbertitutako baliabideen zenbatekoa handitzen du, eta hori, denbora epe luzeetan, errentagarritasunaren emendatze handia bihurtzen da.

Zalantzarik gabeko gizarte abantailez gain, pentsio planek onura ekonomiko interesgarriak dituzte.

Pentsio planen bidez langileen soldata garbia handitzea lortzen da, baina horrek ez du eragiten soldata kostu handiagorik. Ordainsaritzeko sistema honen bidez, enpresak ematen dituen kopuruak:

  • Kopuru horiek ez dituzte handitzen Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarriak.
  • Sozietateen gaineko zergan gastu kengarria dira.
  • Sozietateen gaineko zergaren kontuan hobaria dute.
  • Bere errenta zergapetzen duen PFEZean kengarriak dira langilearentzat.


Enpresa plan bati ekarpenak egiten ahal dizkiote bai sustatzaileak –bere langileen alde- eta bai partaideak berak ere. Beste abantaila batzuen artean, honako hau du: pentsio planei urteko ekarpen bikoitza egin ahal izatea. Izan ere, legediak ekarpenetarako onartzen duen gehieneko muga -8.000 €- bere aldetik aritzen baita sustatzaileak eta partaideak egindakoetan.

Gizarte aurreikuspeneko beste tresna batzuen aldean, pentsio planek interes handiagoa sortzen dute, besteak beste, honako arrazoi honengatik: egindako ekarpenek uneoro ematen diote partaideari osatzen dituzten baliabideen titulartasuna.

Pentsio planen funtzionamenduak eskatzen du sustatzailearen eta partaideen ordezkariek funtzionamendu hori gainbegiratzea, kontrol batzordearen bidez. Kontrol horrek, kudeaketaren gaineko lege eskakizunekin eta partaideei aldian behin informazioa emateko betebeharrekin batera, pentsio planak segurtasun eta gardentasun handieneko produktuetako bat izan daitezen egiten du.


Lotutako produktuak

Osatzen duen beste produkturik behar duzu?
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.