Nafarroako Kutxaren 2009ko Gizarte Erantzukizunaren reportingak hiru dokumentu ditu:
- 2009ko Gizarte Erantzukizunaren txostena GRI formatuan
- Gizarte Erantzukizunaren adierazleen koadro nagusia (CCI-RSC) 2009
- 2009ko XBRL-RSC txostena
1. La 2009ko Gizarte Erantzukizunaren txostena GRI formatuan estandar zorrotzenen arabera egina dago: alde batetik, Global Reporting Initiativeren (GRI) G3 Gida, "A GRI Checked" mailakoa; eta, bestetik, GRIren beraren Finantza Zerbitzuetarako Sektoreko Eranskina.
2. Gizarte Erantzukizunaren adierazleen koadro nagusia (CCI-RSC) 2009 Gizarte Erantzukizunaren adierazleen koadro nagusia (CCI-RSC) 2009 aurtengo ekimen aurrendaria da, enpresen arteko konparazio automatikoak egiteko egina, Enpresen Kontabilitate eta Administrazioaren Espainiako Elkartea (AECA). elkarteak proposatutako ereduari jarraikiz. Nafarroako Kutxa da ekimen hori egiten duen munduko lehenbiziko enpresa.
3. El 2009ko XBRL-RSC txostena ere ekimen aurrendaria da. 2. urtez jarraian, Nafarroako Kutxak argitaratu du bere XBRL-RSC txostena (iaz ere ekimen hori egiten duen munduko lehenbiziko enpresa izan zen CAN).
Hiru dokumentuen kanpoko bermea (external assurance) nabarmendu behar da, Ernst & Young-ek egina: “Zentzuzko” bermea ISAE 3000 arauari jarraikiz, 2008ko bertsioko AA1000 AS arauaren arabera berme “altuari” dagokiona.