Nafarroako Kutxak “Europako Bikaintasunaren Zigilua 500” (Recognised for Excellence 5 Stars) lortu zuen 2008an, eta berritu egin du 2010ean; European Fundation for Quality Management erakundeak egun ematen dituen sarietako gorena da. Jarduteko esparru guztietan kudeaketa bikaina duten erakunde guztiak identifikatzen ditu aitorpen horrek eta, kasu honetan, Gizabidezko Bankaren arloan kudeaketa eredua berresten du.
Europa mailan, Espainian Club de la Excelencia delakoak homologatua, mota edo sektorea, tamaina edo egitura, gorabehera, kokagune estrategikoa, lanerako ereduak eta emaitzen alorrak modu integratuan eta kohesionatuan hartzen dituen kudeaketa sistema duten enpresak nabarmentzen ditu.