(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Eurecan European Venture Contest Award

Danimarkako Biomodics proiektuak irabazi du Nafarroako Kutxako ‘Eurecan European Venture Contest 09’ saria, 90.000 euroko hornidura duena.

  • Nafarroako Kutxak proiektu berrietan 70 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Bartzelonan, 500 enpresa-sortzaile baino gehiago aurrean zirela.
  • Sariak –Europe Unlimited eta Barcelona Activa erakundeek abalatuta– berrikuntzan oinarritzen den negozio ideia onena aitortzen du.
  • Beste bi proiektuk aipamen bana jaso dute: garapen bat pantaila elektronikoetarako eta biomasa-hondakinen bitartez energia sortzeko proiektu bat.


Biomedikuntza arloan aritzen den Biomodics Danimarkako enpresak ‘Eurecan European Venture Contest 09’ saria irabazi du. Horrek proiektu ekintzaile berritzaileena eta Europako ibilbide luzeenekoa saritzen du. Biomodics enpresak kateterei buruzko tratamendua garatu du ¬–organismoa esploratzeko zundak dira horiek–, eta horri esker, nanoteknologiaren bitartez, bakterioak bertan metatzea galarazten da, eta, hartara, infekzioak egoteko arriskua desagertzen da.

Sari-emateak akabera eman dio ‘Eurecan, errendimendu altuko inbertsioak! jardunaldiari. Bertan 17 herrialdeko 500 enpresa-sortzaile eta inbertitzaile bildu dira Forum-en, hau da, Bartzelonako Nazioarteko Biltzar Gunean. Honako hauek guztiek sustatzen dute ‘Eurecan European Venture Contest 09’ saria: Eurecan, CANeko proiektu ekintzaileen plataforma; Europe Unlimited, enpresa-sortzaile, enpresa eta inbertitzaileen berrikuntzarako erakunde europarra; eta Barcelona Activa, Bartzelonako Udaleko toki garapenerako agentzia. 
                                   

    

Enpresa-sortzaileekin duen harreman estua gauzatze aldera, Nafarroako Kutxak konpromiso garbia hartu du: 2010. urtean 70 milioi euro inbertituko ditu proiektu berrietan (40 milioi teknologia eta komunikazioen sektorean goraka ari diren negozioetan; eta 30 milioi beste sektore batzuetan). Gainera, finantza entitateak enpresa-sortzaileekin egindako lan-jardunaldian identifikatutako kapital beharren %35 estaliko du.

Sariketaren finaleraino iritsi diren proiektuei aitorpena adierazi nahian, CANek proiektu irabazlea finantzatzeko behar den kapitalaren %50 inbertituko du, eta hilabetea igaro baino lehen, elkarlanerako proposamena egingo die (finantzabidea / kapitala) gainerako 24 proiektuei. 

Eurecan European Venture Contest sariketaren finalean 25 proiektu lehiatu ziren (guztira 1.000 baino gehiago aurkeztu ziren). Horiek honako hiri hauetan egin ziren finalaurrekoetan hautatu ziren: Brusela, Düsseldorf, Londres, Viena, Kopenhage, Turin, Budapest, Iruña, Luxenburgo eta Lisboa. Finalera iritsi ziren 25 proiektuak herrialde hauetatik datoz: Espainia (5), Alemania (3), Holanda (3), Suedia (3), Belgika (2), Danimarka (2), Finlandia (2), Frantzia (2), Erresuma Batua (1), Hungaria (1) eta Norvegia (1).

Epaimahaiak, nazioarteko inbertitzaileek osatutakoak, azkenean erabaki zuen Biomodics proiektuak merezi zuela 90.000 euroko saria. Izan ere, etorkizun handienekoa izateaz gain, Europako lehiakortasunari eta hazkundeari ekarpen handiena egiten dio. Danimarkako jatorria duen enpresa honek kateteretarako tratamendu berria garatu du biomedikuntzaren arloan. Horri esker, bere azalera alda daiteke nanoteknologiaren bitartez, bakterioak bertan metatzea galaraziko duten antibiotikoak eta mikrobioen aurkako sustantziak aska ditzaten. Soluzio teknologiko hau egun merkatuan daudenak baino hobea da.

Beste bi proiektuk aipamen bana jaso dute. Bigarren lekuan Liquavista enpresa holandarra aukeratu du epaimahaiak. Horrek pantaila elektronikoetarako teknologia berria aurkeztu du. Teknologia horrek ohiko LCD pantailak ordezkatzen ditu, beren ikusgaitasuna optimizatzen du eta oso energia gutxi behar du. Eta, hirugarren lekuan, ASH DEC alemaniarra, biomasaren hondakinetatik hasita ongarriak eta energia sortzeko proiektuarengatik.

Nazioko eta nazioarteko adituek osatu dute epaimahaia, baita arrisku-kapitaleko enpresek ere, honako hauek, hain zuzen ere: Xelerator (Norvegia), Highgrowth Partners (Espainia), Sunstone Capital (Danimarka), IESE Business School (Espainia), Sofimac Partners (Frantzia), DAD (Espainia), NGN Capital (Alemania), GIMV (Belgika), SEB Venture Capital (Suedia), Lansdowne Consulting GmbH (Alemania), Nauta Capital (Espainia), MCI Management (Portugal), Veraventure Oy (Finlandia), Capricorn Venture Partners (Belgika), Gamesa (Espainia), Ysios Capital Partners (Espainia), Add Partners (Britainia Handia), Microsoft (Danimarka), Earlybird (Alemania), Truffle Capital (Frantzia), 360º Capital Partners (Italia), Axon Capital (Espainia), Bio Innovations (Txekiar Errepublika) eta Corporación CAN Capital Semilla (Espainia).

Argazki galeria 


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.