Behin negozioari forma emanik, jakin behar dugu zeintzuk diren etorkizunean enpresaren garapena baldintzatuko duten inplikazioak, bai ekonomikoak bai finantzaketari dagozkionak. Ganberan azterlan zehatzak egiten dituzte enpresa sortzaileak izanen dituen kosteez eta egin beharreko inbertsioez, hainbat arlotan:
- Helburuak finkatzea.
- Laguntza erabakiak hartzerakoan.
- Hasierako inbertsioen amortizazioa.
- Kanpo finantzaketaren kosteak.
- Prezioak eta marjinak ezartzea.
Era berean, Ganberan laguntzen dute enpresarentzako finantzaketa bilatzen eta, horretarako, elkarlan hitzarmena sinatu dute Nafarroako Kutxarekin. Hitzarmen horren arabera, enpresa sortzaileak banako aholkularitza hartzen du eta, aldi berean, erakundeak formula egokiak aztertzen ditu bere kasu zehatzerako.