Eurecan komunitateko kideak dagoeneko merezi bezala ordezkatuta daude. Joan den 2008ko apirilaren 10ean, Madrilgo MOMA aretoa enpresa sortzailez bete zen gure presidentea aukeratzeko: André Vanyi-Robin. Gainerako hautagaiei gailendu zitzaien, hauteskunde lan gogorra egin eta gero. Bertan, denek aurkeztu zuten Eurecan komunitatearendako prestatuak zituzten planak. Gure blogean ezagutu ahal izanen dituzu: http://blogs.cajanavarra.es/eurecan/
Komunitate honen lehenbiziko presidentea den Vanyi-Robin jaunaren agintaldiak bi urtez iraunen du. Eurecan blogaren bidez bere aurrerapenen eta estrategien berri emanen du, eta hiru hilean behin Europako beste enpresa sortzaileen ordezkariekin bilduko da.
Eurecan Komunitatearen gobernu organoak osatu dira jadanik eta 8 presidenteordetza sortu dira:
- Nazioarteratzea
- Instituzio laguntza
- Negozio aukerak
- Emakumea/Immigrazioak
- Komunikazioa/Marketinga
- Enpresa sortzaileendako laguntza
- Networkinga
- Aurrekontuak/Auditoria