(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Enpresa unitateak

Nafarroako Kutxak "Nor garen eta non gauden" sortu du. Esparru horretan, bezeroek eta bezero ez direnek kontsultatzen ahal dituzte enpresen negozio unitateak eta laguntza zerbitzuak CAN aritzen den erkidego guztietan.

Nafarroako Kutxa aritzen da mapan koloreztaturik agertzen diren lurraldeetan. Mugitu horietan eta hautatu nahi duzuna, negozio unitate bakoitzak harremanetarako dituen datuak ezagutzeko.

Enpresa Handien Kudeaketa Zentroa

  • - Enpresa handien kredituari dagokion guztia bideratzen dugu.

      Harremanetarako:
      Beatriz Zaratiegui
      grandesempresas@cajanavarra.es

      Parafinantzak:

      • - Parafinantza produktuek finantzatzeko aukerak eskaintzen dizkiete enpresei Factoring, Canfirming, Leasing eta Rentingaren bidez.
      • - Factoringaren bidez, enpresak bere bezeroen fakturak uzten ditu, eta horiek aurreratuta finantzatzen da. Gainera, ordaindu gabe gelditzeko arriskua estaltzen du horrela.
      • - Confirminga ordainketak eta kobrantzen aurrerakinak kudeatzeko zerbitzua da. Hornitzaileei egin beharreko ordainketen epea luzatzea ahalbidetzen du, eta horiei finantzaketa eta segurtasuna eskaintzen dizkie kobrantzetan.
      • - Leasing eta Renting irtenbideen bidez osatzen da eskaintza. Errentamendu baten bidez, makineria eta ibilgailuak eskuratzeko aukera ematen dute horiek.

      Harremanetarako:
      Santiago Moyano
      parafinancieros@cajanavarra.es

      Finantzaketa egituratuak:

      Honako hau da gure jarduera nagusia:

      • - Enpresetarako eragiketa bereziak "egituratzea", oso konplexuak izateagatik edo zenbateko handia izateagatik, ohiko zirkuituetatik ateratzen baitira: Project finance (azpiegiturak, berriztagarriak …), korporazio arriskua (inbertsioa, zorra berregituratzea), etab. "Egituratzea" kontzeptuaren esanahia: proiektua/enpresa analizatzea, bezeroarekin negoziatzea horren beharretara hobekien egokitzen diren finantzaketa baldintzak, eragiketa kudeatzea, beste finantza entitate batzuei eragiketa prestatzea, aurkeztea eta "saltzea" (zenbatekoagatik partekatu behar bada), prozesuan behar diren kanpoko aholkulariak koordinatzea (kontratuak idazteko behar den lege aholkularia gutxienez) eta eragiketa sinatzeko koordinazioa.
      • - Beste entitate batzuek CANeko bezeroei egituratu dizkieten eragiketa bereziak analizatzea, baldin eta horietara gonbidatzen bagaituzte (bezeroarengandik zein entitate zuzentzailetik etortzen ahal dira).
      • -Sindikatua bada (entitate batzuen artean), bideratzen ditugun eragiketen "agentzia" eraman (kontrola eta jarraipena), gainerako finantza entitateen eta bezeroaren arteko solaskide gisa.

      Harremanetarako:
      José Luis Estanga
      ufe@cajanavarra.es

      Nazioarteko kudeaketa:

      • - Gure bezeroen esportazioak, inportazioak, kobrantzak eta ordainketak kudeatzen ditugu munduko edozein herrialdetan.
      • - Aholkuak ematen dizkizugu, zure eragiketak azkarragoak eta seguruagoak izateko.

      Harremanetarako:
      Juan Javier Larrañaga
      internacional@cajanavarra.es

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.