(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Lege-oharra

BANCA CIVICA, S.A. erakundeak (hemendik aurrera Banca Cívica) adierazten du Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen, uztailaren 11koaren, 10. artikulua beteaz, informazio gizartearen zerbitzuak ematen dituzten guztiek nahitaez jarri behar dituztela eskura baliabideak, aukera emateko, bai zerbitzuaren hartzaileei, bai eta eskumenak dituzten organoei ere, bide elektronikoetatik sarrera izateko atal honetan ematen dugun informazio jakin batera, modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan.

Banca Cívicak jakinarazten du www.bancacivica.es webgunearen titularraren datuak hauek direla: BANCA CÍVICA, S.A. Sevillako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 77. folioan, Sozietateen 5.357. liburukian, SE-89.209 orrian. Era berean, Espainiako Bankuen eta Bankarien Erregistroan inskribatuta dago Banca Cívica, S.A., 0490 erregistro zenbakiarekin.

Identifikatzeko datu nagusiak hauek ditu:

  • Identifikazioa: Banca Cívica, S.A.
  • IFK: A-85973857
  • Helbidea: Plaza de San Franciscoko lehena - 41004 (Sevilla)
  • Swift kodea: GBCCESMMXXX
  • Telefonogunea: 91 716 44 00
  • Bulego telefonikoa: 902 490 094
  • Faxa: 91 308 27 98
  • Webgunea: www.bancacivica.es
  • Bezeroaren Arreta: sac@bancacivica.es

www.bancacivica.es webguneak hauen web atariak edo siteak ditu:

www.bancacivica.es webgunearen helburua da Banca Cívicaren zerbitzuei eta produktuei buruzko informazioa ematea bertan sartzen diren bezeroei eta bezero ez direnei, bai eta Banca Cívica taldea eratzen duten enpresak ezagutaraztea eta gerturatzea ere, haien webguneetarako loturen bidez.

Banca Cívicak bere egiten du edozein unetan edukiak, zerbitzuak, kontratazioak, erabilera baldintzak, pribatutasun eta segurtasun politikak, eta beharrezko jotzen dituen beste lege-ohar batzuk sartzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea, hori guztia aldez aurretik inolako abisurik eman behar izan gabe.

Banca Cívicak ez du bere gain hartuko hornitzaileek emandako informazioaren erantzukizuna, ez eta ageri diren loturetan edo informazio bilatzaileetan nabigatuta eskuratutako informazioaren gainekoa ere. Izan ere, beste lotura batzuetara sartuta lortutako informazioa, dela hornitzaileena, dela Taldeko enpresena, dela beste zerbitzu erakunderen batena, ezin izango da inolaz ere Banca Cívicak egindako iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat hartu.

Bancacivica dominioaren jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen titularra da Banca Cívica, edukiena, prozedurena eta prozesuena, eta haren jabetza industrial eta intelektualak babesten ez dituen edukiena. Banca Cívicak adierazten du horiek erreproduzitzeko bidezkoak diren baimenak dituela.

Edukiak erabilera pertsonal eta pribatuko informazio sistemetan baino ezin izango dira ikusi, kopiatu, inprimatu edo gorde. Horrenbestez, guztiz debekatuta dago ekoizpen eta merkaturatze helburuekin tratatzea eta manipulatzea horiek.

Datuak babesteko arloan erabiltzaileek dituzten eskubideak haien esku daude. Hain zuzen, bitarteko elektronikoen bidez erantzungo die Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak, helbide honetatik: sac@bancacivica.es


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.