(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Eskuragarritasuna

Nafarroako Kutxak minusbaliatuei laguntzeko konpromisoa hartua du eta, konpromiso horrekin bat, gure web gunean sartu eta erraz erabiltzeko aukera eman nahi diegu ahalik eta erabiltzaile gehienei, minusbaliotasun hau edo hura dutenei barne.

Minusbaliatuek eta adinekoek dituzten zailtasunak murrizteko, kontuan hartu ditugu beren beharrak, interneten sartzeko moduak eta, aldi berean, arau batzuk errespetatu ditugu web gunearen egiturari eta diseinuari dagokienez.

Beraz, hobetu dugu Nafarroako Kutxaren Atariko eskuragarritasuna eta, hobekuntza horren ondorioz, orain erabiltzaile gehiago sar daitezke informazioan; gainera, usagarritasuna hobetu dute, hau da, erabiltzaile guztiek gunea erabiltzeko erraztasuna.

Horrela, www.cajanavarra.es helbidean 1. lehentasuneko egiaztapen puntu guztiak aplikatu ditugu. World Wide Web Consortium (W3C) erakundearen Web Eskuragarrien aldeko Ekimenak -(WAI)- definitu ditu puntu horiek Web 1.0 Edukirako (WCAG 1.0) Eskuragarritasunaren Jarraibideetan. (Begiratu salbuespen batzuk. Dena den, lanean ari gara horiek ere eskuragarri izan daitezen).

  • Irudi nabarmenek deskribapen txikia dakarte ALT atributuan.
  • Ezaugarri bereziak dituzten estekek (dokumentuak behera kargatzekoek eta orri berriak irekitzen dituztenek) badauzkate egintza hori deskribatzen duten atributuak.Ikus diseinua
  • Web gune honek kaskadan antolatutako estilo orriak erabiltzen ditu (CSS), informazioaren formateatze bisualerako.
  • Egiaztatu da web gune hau zuzen ikusten dela nabigatzaile nagusien hainbat bertsiotan eta hainbat plataformatan. Dena dela, erabiltzen duzun nabigatzaileak ez baditu estilo orriak jasaten, orrialdetan nabigatzen ahal da bistaratze arazorik gabe. Hauta ezazu estilorik gabe aukera, orriak inolako formateatze bisualik gabe ikusi nahi badituzu.
  • Inolako zailtasunik gabe nabigatzen ahal da Javascript aktibatua eduki behar izan gabe. Menu guztiak zabalik agertuko dira eta estekak eskuragarriak izanen dira inolako arazorik gabe.

Dokumentuak behera kargatzea
Behera kargatzen diren dokumentuak PDF formatuan daude.

Salbuespenak Atari honetan badira hirugarrenen aplikazio eta zerbitzu batzuk, eta haien kodeak ez ditu betetzen eskuragarritasunari buruzko puntu horiek.

  • Clavenet, Nafarroako Kutxako Online bankua
  • Enpresak zutabearen barnean:
    • Nazioartekocan
    • Albisteak: ekonomikoak, finantzarioak eta kanpoaldekoak
  • Nafarroako Kutxako produktuen kontratazioa eta eragiketak
  • Produktuen simulatzailea
  • Informazio korporatiboari buruzko albisteen historia Nafarroako Kutxa zutabean
  • Online leihatila

Hemen aipatu gabeko salbuespenik aurkituko bazenu usagarritasun eta eskuragarritasuneko baldintzetan, eskertuko genizuke haien berri ematea, berehalakoan zuzendu dezagun.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.