(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

  • Noticia
  • 2010/03/09

CANek Civican Gizarte Komunitatea sortu du, 200 gizarte entitaterekin

CANek abian jarri du lan intentsiboko eredu bat Nafarroako gizarte entitateekin. Horrek Civican du lagun finantza entitateak GKE, elkarte eta erakundeekin egingo duen elkarlanerako egoitza gisa. Hasierako fase batean, 200 gizarte entitatek osatzen dute Civican Gizarte Komunitatea, eta, inkesten bitartez, adierazten ari dira aurkitzen dituzten oztopo nagusiak zein diren. Beren erantzunei esker hainbat ekimen sortu dira, baliabide ekonomikoak handitu eta kudeaketa errazteko.

Civican Gizarte Komunitateko kide izateak emango dio, gizarte entitate bakoitzari, Gizabidezko Bankako Sareen aholkulari bat izateko aukera. Horrek CANeko bezeroei aurkeztutako proiektuak kudeatuko ditu eta aukeraketa berriak egitea eta bilatzea bultzatuko du; modu horretan, entitateek baliabide gehiago lortu ahal izango dituzte. Gainera, berez kideentzat bereziak diren finantza zerbitzu batzuk erabiltzeko aukera izango dute.
Civican Gizarte Komunitateak lehentasuna emango die, baita ere, Civicaneko guneak erabiltzeko orduan, hitzaldiak, bilerak, erakusketak, eta abar egin ditzaten. Horretarako, pertsonak erakartzeko eta komunikaziorako ere emango zaie laguntza. Civicanek gizarte erakundeen inguruneei egokitutako jarduerak antolatuko ditu eta prezio berezia egingo die zentroko ohiko programazioa osatzen duten ikastaroetan.
Gainera, prestakuntza izango dute kudeaketa profesionalizatzeko (kontabilitatea, giza baliabideak, komunikazioa, kalitatea) eta boluntarioak prestatzeko. Civicanek, halaber, ikastaroak antolatuko ditu, gizarte erakundeek hala proposatzen badute.
Civican Gizarte Komunitateko lana Viálogos metodologian oinarritzen da. CANek enpresekin erabiltzen duen sistema da hori eta, horretan, dituzten arazo eta oztopo nagusiei buruz galdetzen zaie enpresei, eta gero, horiek konpontzeko proposamenak garatzen dira. Oraingoz, Civican Gizarte Komunitatea zuzendu zaio, guztira, 12.000 pertsonako kolektiboa ordezkatzen dituzten hainbat entitateri.
Entitateen erantzunak eta CANeko proposamenak elkarrekin aztertzen dira lan-gosarien ziklo batean zehar; gaur hasi da hori, eta datozen hilabeteetan, hasieratik komunitateko kide diren 200 komunitateak igaroko dira hortik. Haientzat interesgarriak diren hizlariak joango dira topaketa horietara, eta entitateen arteko sinergiak ere bilatuko dira.
Civican Gizarte Komunitateko kide izan daitezke CANen gizarte proiektua aurkeztu duten gizarte entitate guztiak, bere ekimenetan parte hartu nahi badute.

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • •Civican izango da gizarte entitateei modu global batean laguntzea bilatzen duen komunitate bateko egoitza nagusia

  • •CAN gizarte entitateekin batera mugitzen da baliabide ekonomiko gehiago lortzeko eta kudeaketan laguntzeko

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.