"Elkarrekin ahal dugu"
Joan den otsailaren 28an Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna egin zen. Espainiako 3 milioi pertsonak baino gehiagok dute 3.000 patologia horietako bat
Joan den otsailaren 28an Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna egin zen. Espainian hiru milioi pertsonak baino gehiagok dituzte mota horretako patologiak (5.000 baino gehiago sailkatu dira). Jende gutxik dutelako deitzen dira "arraroak". Nafarroako Kutxan hainbat proiektu ditugu gehiago ikertzeko (enlace a texto que está al final del dossier). Gaixotasun horietara eta horiek dituzten pertsonengana hurbiltzeko asmoz, hainbat protagonistarekin hitz egin dugu. Adibidez, Mikel Truebarekin mintzatu gara. Horrek alboko esklerosi amiotrofikoaren aurkako borrokan ari da bere blogetik. Edo Tomás Castillo, fibrosi kistikoa duen seme baten aita. Horrek, bere liburuen bidez, edozein gaixotasuni baikortasunez begiratzera gonbidatzen gaitu. María Jesús Torresek ere, ezinezkoa posible bilakatzen du haur hiperaktiboen bizia hobetzeko. Burgosen gaixotasun horietan espezializatua dagoen zentro bat sortu berri dute. Baina denei gehien laguntzen diena da gaixotasun horiek dituzten beste pertsona batzuekin elkartzea, elkarri laguntzeko.
Gaixotasun arraroa esaten zaie askotan gertatu ez eta herritar gutxik duten horiei, 2.000 herritarretik batek duen horiei, hain zuzen ere. Uste da 5.000 eta 7.000 bitarte direla gaixotasun arraroak, eta gehienak kronikoak eta degeneratiboak dira. Izan ere, patologia horietako %65 larriak dira eta ahalmen urritasuna eragiten dute, eta honako hauek dira horien ezaugarriak:
:: oso goiz hasten dira bizitzan (3tik 2, bi urte bete aurretik);
:: 5 gaixotik batek min kronikoak ditu;
:: kasuen erdian urritasuna sortzen da (mugimendukoa, zentzumenekoa edo intelektuala); horrek minusbaliotasuna eragiten du autonomian (3 kasutik batean);
:: ia kasuen erdian, bizia bera arriskuan dago, gaixotasun arraroen ondorio baitira urte bat bete baino lehen gertatutako heriotzen %35, 1 eta 5 urte artekoen %10, eta 5 eta 15 urte artekoen %12.
Argibideak: Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa