(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

  • Noticia
  • 2010/02/08

Down-en sindromea duten gazte batzuk janariak prestatzen ikasten ari dira

Ikastaroak Itaca programaren barruan daude (Nafarroako Down-en Sindromea Elkartea)

Down-en sindromea duten hamahiru gaztek osatutako taldeak, hainbat irakaslek lagunduta, sukaldaritza ikastaroa du Civivanen hamabost egunetik behin. Helburua da pertsona horiek autonomoak izan ahal izatea sukaldean, familien beharra izan gabe eta etxean bakarrik daudenean janaria prestatu ahal izatea. Menu txikiak eta errazak ikasteaz gain, asmoa da haiek praktikak egitea sukaldaritzan lanpostu bat lortzeari begira (jatetxeak, pizzeriak...).

Prestakuntza programa hori Itaca proiektuaren barnean dago. Nafarroako Down-en Sindromea Elkarteak antolatu du proiektu hori eta bizimodu helduaren beharrei erantzuten die, Down-en sindromea duten pertsonen gizarte eta lan integrazioa erraztuta. Lanean hasi aurreko informazioa hartzen du barne, baita lan integrazioa eta etengabeko prestakuntza hainbat diziplinatan ere.

Ikastaroaren aurreko egunean, gazteek eta tutoreek errezeta aztertzen dute, zer osagai dituen, egiteko prozesua zein den... Gero erosi beharrekoen zerrenda prestatzen dute, supermerkatura joan, erosi, eta euroa erabiltzen dute ordaintzeko; azkenik, kontuak aztertzen dituzte. Eta ikastaroaren egunean taldeak menua prestatzen du, baita hamaiketako txiki batzuk eta pintxoak ere, eta, bukatu eta gero, gazteek etxera eramaten dituzte prestatutako platerak. Batzuetan sukaldari batzuek kolaboratzen dute ikastaroan.

Azken batean, autonomia eta trebetasunak ikasteko lana da, bizimodu helduan erabiltzeko. Ítaca proiektua gizarte proiektu bat da (10180. zenbakia) eta “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” plataformaren barnean dago. Plataforma horretan CANeko bezeroek aukera dezakete nora bideratu nahi duten entitateari sortzen dioten etekinaren zati bat.

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Ikastaroa Nafarroako Down-en Sindromea Elkartearen Ítaca programaren barnean dago. Ahalmen urritasuna duten pertsonen lan eta gizarte integrazioaren alde lan egiten du elkarte horrek.

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.