Bizi-kalitatea ematea adineko jendeari da Lares Navarra elkartearen nahia. Adinekoentzako arreta eskaintzen duten zahar etxe eta zerbitzuen Nafarroako elkartearen sektore solidarioaren barnean dago Lares, eta 34 zentro ditu Nafarroan. Ateak zabaldu dizkigute zentroak ezagutzeko, baita bertan daudenekin lanean aritzen eta bizi direnak ezagutzeko ere. Lares Navarra Lares Federazioaren zati da; mendekotasuna duten pertsonentzako seiehundik gora zentro, egoitza eta laguntza zerbitzu dituzten 17 elkarte autonomikok osatzen dute Federazioa. Egunotan, IX. Kongresu Nazionala egiten ari dira horiek Iruñean.