(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

  • Noticia
  • 2010/01/26

Canforma, CANeko enpresetarako prestakuntza programa

Nafarroako Kutxak abian jarri du enpresetarako prestakuntza programa bat. Helburua da enpresa txiki eta ertainei jarraibideak ematea, horien negozio ereduetan hainbat teknika eta sistema sar ditzaten. Izan ere, eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko aukera emango diete sistema horiek, enpresaren tamaina edozein izanda ere.

CANformako prestakuntza saioak Cancha bulegoetan egiten dira. Administrazioko eta finantza departamentuetako langileei zuzentzen zaizkie, baita enpresa sektorearen esku CANek jarritako berritasunak eta finantza irtenbideak ezagutu nahi dituzten zuzendariei ere, bai enpresa txiki eta ertainetakoei, bai mikropymeetakoei.

Programa horren edukiak hiru atal ditu, eta urtarriletik ekainera eginen dira. Lehenbizikoak (urtarrila eta otsaila) ‘Nola hobetu eraginkortasuna gure negozioan’ izanen du hizpide. Bi gai landuko dira saioan, alde batetik, kostuak hobetzea eta eragiketak kanporatzea, enpresa bere ekoizpen lanean %100ean aritu ahal izateko; eta, bestalde, teknologia berriak tresna gisa nola erabili lan prozesuak malgutzeko, langileei mugikortasuna eskaintzeko eta enpresa txiki eta ertainari bizitasuna eta eraginkortasuna emateko.

Gainerako bi ataletan inportazio eta esportazio eragiketak (martxoa eta apirila) eta familia-enpresa eta bere jarraipena (maiatza eta ekaina) jorratuko dira.

Goizeko lehen orduetan eginen dira jardunaldiak, 08:30etik 10:30era. Nafarroan, enpresa elkarteetan emanen dira, eta gainerako autonomia erkidegoetan, berriz, Cancha bulego nagusietan. Lehenbiziko jardunaldia Donostian egin zen, joan den astean; gaur Iruñean eginen da, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioan (CEN), eta hilaren 27, 28 eta 29an, asteazkenetik ostiralera, Gasteiz, Logroño eta Bilboko Cancha bulego nagusietan, hurrenez hurren. 
Otsailean, Canforma Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza eta Nafarroara helduko da.
En febrero Canforma llegará a Madrid, Barcelona, Valencia, Zaragoza y Navarra.

Saioak irekiak dira. 25 lagunek parte hartzen ahal dute gehienez, eta aldez aurretik eman behar da izena.

Argibideak eta izen ematea

Nabarmentzekoa Nabarmentzekoa

  • Hiru prestakuntza-atal izanen dira urtarriletik ekainera: eraginkortasuna nola hobetu gure negozioan, inportazio eta esportazio eragiketa seguruak, eta familia-enpresa eta bere jarraipena.

KompartituKompartitu' />

  • Ikono Facebook
  • Ikono Twitter
  • Ikono meneame
  • Ikono Delicious
  • Ikono Digg

TVCAN

Ezagut ezazu

TVcan jaio da, Internet bidezko gure telebista, Gizabideko Bankaren istorioak sakonago jorratuko dituena.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.