Nafarroako Kutxa, CajaCanarias eta Caja de Burgos erakundeetako kontseiluek oniritzia eman diote jada Gizabideko Banka Taldea sortzeari
Arratsaldean, Caja de Burgos erakundeko kontseiluak oniritzia eman dio Gizabidezko Banka Taldean sartzeari
Horrela, taldea osatzen duten hiru kutxek administrazio kontseiluaren mailan onetsi dute operazioa jadanik. Hurrengo urratsa batzarrek onestea izango da (kontseilu nagusia, Nafarroako Kutxari dagokionez); horren ondoren, erakundeen behin betiko oniritzia izango du operazioak. Nafarroako Kutxako kontseilu nagusia datorren ostiralean, hilak 12, egingo da; CajaCanariasekoa, martxoaren 25ean; eta Caja de Burgos erakundekoa, hilaren 27an. Hortik aurrera, behar diren administrazio-baimenak baizik ez dira faltako taldearen sorrera gauzatzeko.
Caja Segovia eta Caja de Ávila
Bestalde, Caja Segovia eta Caja de Ávila erakundeetako kontseiluek goizean onetsi dute asmoen protokoloa sinatzea. Horrek berekin dakar Gizabidezko Banka Taldean sartzeko behar diren lanak, azterketak eta negoziazioak hasiko direla.